Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) hamabi domina lortu ditu (urrezko lau, zilarrezko hiru eta brontzezko bost) zazpi kirol espezialitatetako Espainiako Unibertsitateko Txapelketetan (atletismoa, golfa, halterofilia, judoa, borroka olinpikoak, taekwondo eta arku-tiroa). Domina horiei gehitu behar zaie Hegal Igeriketako Unibertsitateko Munduko Txapelketan lortutako urrezko beste domina bat. Udaberrian zehar egin diren lehiaketa horietan domina lortu duten lau emakume eta bederatzi gizonei omenaldia egin die erakunde akademikoak, Ramón Gonzalo errektorea eta Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea buru direla. Ekitaldi honetan, orobat aintzatetsi dituzte NUPeko XXXV. Txapelketako probetan garaile izan direnak eta Zabalki Euskal Pilotako Nazioarteko Txapelketan dominak lortu zituzten kirolariak (emakume bat eta bost gizon). Erakunde akademikoak irabazi zuen Zabalki lehiaketa.


NUPek hamabi domina lortu ditu, tartean urrezko lau, zazpi kirol espezialitatetako Espainiako Unibertsitateko Txapelketetan
Espainiako unibertsitateko txapelketen kasuan, honako hauek lortu dituzte urrezko dominak: Laura Cháfer Vírseda (Psikologia Graduko ikaslea), halterofilian (64 kg arteko kategoria); Asier Murillo Martínez de Lizarrondo (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), judon (60 kg baino gutxiagoko kategoria); Miren Huarte Montes (Erizaintzako Gradua), borroka olinpikoetan (64 kg-ko kategoria); eta Gorka Gracia Garijo (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua), orobat borroka olinpikoetan (62 kg-ko kategoria).
Honako hauek lortu dituzte zilarrezko dominak: Tristán Cárdenas Otel (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua), atletismoan (100 metro); Íñigo Gironés Artázcoz (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua), borroka olinpikoetan (62 kg-ko kategoria); eta Jorge Dabán Baines (Ingeniaritza Informatikoko Gradua), arku-tiroan.


Oier Irisarri, hegal igeriketako unibertsitateko munduko txapelduna, errektorearen eta errektoreordearen artean.
Honako hauek lortu dituzte brontzezko dominak: Jihad Essoubai El Idrissi Ait Taleb (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), atletismoan (1.500 metro); Mikel Ozkoidi Martínez (Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra), atletismoan (disko jaurtiketa); Jaime Canal Campos (Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra), golfean; Sergio Vallez Pérez (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua), borroka olinpikoetan (62 kg-ko kategoria); eta Erkuden Jinxin Moreno Muñoz (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa), taekwondon (62 kg arteko kategoria).
Nazioarteko txapelketak
Bestalde, Oier Irisarri Rodríguez izan da hegal igeriketako munduko txapelduna (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduko ikaslea), eta lehen postuan bukatu zuen bi hegaleko 50 metroko proban, Pereiran (Kolonbia) egin zen txapelketan.
Orobat aintzatetsi dituzte NUPek Zabalki Euskal Pilotako Txapelketa irabaz zezan ahalbidetu zutenak, bi lehen postu eta bi bigarren postu lortu baitzituzten (hiru gizonezkoen kategorian eta bat emakumezkoen kategorian). Maider Ardanaz Dufur, txapelduna goma-paletan (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua); Jon Lacabe Martínez eta Beñat Villanueva Martínez, txapeldunak eskuz binakakoan (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua); Xhoe Lazcoz Martínez, bigarren postuan sailkatua eskuz banakakoan (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua); eta, azkenik, Daniel Gil Olsen eta Julen Mendizábal Palacios, txapeldunordeak larru-paletan (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua eta Datuen Zientziako Gradua, hurrenez hurren).


Asier Murillo, judoko unibertsitateko txapelduna. 5. argazkia: Erkuden Jinxin Moreno, brontzezko domina taekwondoko Espainiako Unibertsitateko Txapelketan.
Udazkeneko txapelketaren irabazleak
Omenaldiko tarte batean Udazkeneko txapelketako lehiaketak irabazi zituztenak aintzatetsi dituzte. Hala, areto-futbolean, Iruñean, Mix 3 izeneko taldeak irabazi zuen. Honako hauek osatzen dute taldea: Iñaki Aguinaga Casado (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua), Oier Azcona Uriarte (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua), David Bayón Oneca (Psikologiako Gradua), Xabier Cubillo Lázcoz (Gizarte Laneko Gradua), Ekai Izal Razquin (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), Unai Jaime Percaz (Historiako eta Ondareko Gradua), Ander Lamberto Lizarraga (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Andoni Larrea de Miguel (ordezkaria, Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), Martín Pedroarena Espinal (Gizarte Laneko Gradua), Fermín Pérez Los Arcos (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua) eta Alberto Usandizaga Lorente (Gizarte Laneko Gradua).
7ko futboleko txapelketan, Iruñean, ADE 3 taldeak irabazi zuen. Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako ikasle hauek osatzen dute taldea: Íñigo Alberro Miguel, Raúl Echeverría Barbarin, Mikel Lorite García, Aitor Oiz Corcuera, Miguel Rodríguez Lecumberri, Iker Sánchez Macías, Pablo San Martín Herce, Eduardo Suárez Sáenz, Jon Tarifa Iglesias (ordezkaria) eta Fernando Urdánoz Jiménez.
Bestalde, Tuteran, Fisioterapia 2 izeneko taldeak irabazi zuen 7ko futboleko lehiaketa. Gradu horretako ikasle hauek osatzen dute taldea: Asier Armentia Gonzalo, Lucas Azaola Oiza, Pedro Luis Berrocal Castillo, Ander Borao García, Pablo Briñas Peña, Sergio Fernández Fernández, Iker García San Simón, Adrián González Moreno, Álvaro Lobo Rujas, Miguel López Arribas, Mikel Martínez de Luna, Isac Oliva Arguilé, Mario Urturi Rico eta Óscar Zubiri Remírez (ordezkaria).


Xhoe Lazcoz, bigarren postuan sailkatua Zabalki Nazioarteko Pilota Txapelketako eskuz banakako modalitatean.
3x3ko saskibaloiko txapelketan, Iruñean, Biomédica 1 taldeak irabazi zuen. Ingeniaritza Biomedikoko ikasle hauek osatzen dute taldea: Iñigo Larráinzar Rodríguez (ordezkaria), Fernando Mendiluce de Orte, Javier Navarro Gil eta Sergio Vázquez Santesteban. Tuteran, Fisioterapia 3 izeneko taldeak irabazi zuen. Gradu horretako lau ikaslek osatzen dute: Andoni Altube de Souza, Ander Fuentes Pellicer (ordezkaria), Iker González Gadea eta Álvaro Molinos Viar.
Eskaladako lehiaketan, Nahiara Garmendia Antoñana (Bioteknologiako doktoretza programa) eta Iker Carrera Fábrega (Fisioterapiako Gradua) izan ziren irabazleak. Banakako frontenisean, Iker Soraluce Tellecheak irabazi zuen (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua), eta binakako frontenisean, berriz, Xabier Nicuesa Azanzak eta Samuel Osés Ortizek (Gizarte Laneko graduko ikasleak).


Jihad Essoubai El Idrissi, brontzezko domina atletismoko Espainiako Unibertsitateko Txapelketako 1.500 metroko lasterketan.
Udaberriko txapelketaren irabazleak
Bestalde, Udaberriko txapelketaren irabazleak ere aintzatetsi zituzten omenaldian. Hala, Industriales 1 izeneko taldeak irabazi zuen areto-futboleko txapelketa. Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduko ikasle hauek osatzen dute taldea: Íñigo Alcalá Corres, Daniel Arias Úbeda, Javier Bah Bah, Jon Beguiristain Ilundain, Alejandro Berástegui Albillos, Daniel Bujanda Segurado, Rubén Chasco Mendaza, César del Prado Arina, Martín García Ugarte, Miguel Gómara Cunchillos (ordezkaria), Alberto Gutiérrez Cortés eta Sergio Mendaza Baquedano.
7Ko futboleko txapelketan, Primaria 1 izeneko taldeak irabazi zuen. Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduko ikasleek osatzen dute. Pablo Marcos Trespalacios, Oier Monzón Agorreta, Pablo Oyaga Rodríguez, Xabier Pardo Rodríguez (ordezkaria), Hegoi Pérez Cambra, David Sanz Elcid, Marcos Sanz de Galdeano Yanguas, Álvaro Sarasa Flores, Marcos Úriz Igal eta David Zubiate Iturria. Tuteran, Fisio 1 izeneko taldeak irabazi zuen. Fisioterapia Graduko ikasle hauek osatzen dute: Gabriel Ahumada Fernández, Jurgi Álvarez de Eulate Fernández de Castillejo, Oier Alvero Maestre, Alberto Campo Luquin, José Antonio González Vílchez, Adrián Goyén Aguerrea, Iker Minayo Ruiz, Miguel Planillo Soler, Laura Ramírez Romero eta Mario San Juan Garcés (ordezkaria).
Azkenik, Jon Díaz Lacuey izan zen tenis txapelketaren irabazlea (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradua) eta binakako frontenisekoak, berriz, Juan Cantón Cadarso (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua) eta Sergio Mendaza Baquedano (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua).