Joan eduki nagusira

Doktoretzako hogeita hamar bat ikaslek —egun doktoretza-tesia egiten ari dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) edo Nafarroako Unibertsitatean— hartu zuten parte duela gutxi Nafarroako Unibertsitate Publikoko I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuak, Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuak (ICS), Nafarroako Unibertsitateak (UNAV) eta Nafarroako Doktoretza Eskolak (NADOE) antolatutako doktoretza-mintegian.

Jardunaldi honetan, doktoretzako ikasleek aukera izan zuten beren doktoretza-tesiaren aurrerapen bat azaltzeko, eta irakasle parte-hartzaileekin eta gainerako ikasleekin edukiak kontrastatu eta eztabaidatu zituzten. Doktoregai bakoitzak gehienez 10 minutu izan zituen aurkezpena egiteko, eta jarraian bost minutuko txanda ireki zen bere ikerketari buruzko eztabaidarako. Eztabaidan parte hartu zuten bai irakasle parte-hartzaileek bai gainerako doktoregaiek, eta horietako batzuek “online” esku hartu zuten.

zoom NUPeko Jeronimo de Ayanz Zentroan egindako unibertsitatearteko doktoretza-mintegiko ikasle eta irakasle parte-hartzaileak.

NUPeko Jeronimo de Ayanz Zentroan egindako unibertsitatearteko doktoretza-mintegiko ikasle eta irakasle parte-hartzaileak.

Mintegiko parte-hartzaileak

Goizeko saioa NUPeko Jeronimo de Ayanz eraikineko hitzaldi-aretoan egin zen, eta Oxana Plugina, Ana Gabriela Onoiu eta María Puy Obanos Gil NUPeko kideek aurkeztu zituzten beren lanak, bai eta Alicia Hernando Garreta eta Javier Yániz Ciriza Nafarroako Unibertsitateko kideek ere.  Jarraian gauza bera egin zuten Lucía María Rodríguez Lizarraga eta Aitor Garjon Irigoien NUPeko kideek eta Paola Ruiz López, Teresa Reina Uribe, Ana Timarán Rivera eta Ramón Ortega Enríquez Nafarroako Unibertsitateko kideek. Goizeko saioa amaitzeko, beren ikerketak aurkeztu zituzten Ana Guisande Riobó, Víctor Valentín Cotobal eta Irantzu Monteano Ganuza NUPeko ikertzaileek, Karla Patricia Ramos Amaya NUPeko eta José Simeón Cañas Erdialdeko Amerikako Unibertsitateko (UCA) kideek eta Tamara Radojicic Nafarroako Unibertsitateko kideak.

Arratsaldeko aurkezpenak egin zituzten Sergio Díaz Sánchez, Camila Yselsa Feliz de la Cruz, José Manuel Roales Fernández eta Ander Loyola Sergio NUPeko kideek eta Tania del Socorro Rodríguez Palacios eta Leónidas Salvador Tapia Sánchez NUPeko kide eta Nikaraguako Unibertsitate Amerikarreko (UAM) kideek. Jardunaldia amaitzeko, Amaia Azcona Martínez, Gonzalo Reguera-Zaratiegui eta Stella Iantzi Vicente NUPeko kideek eta Fernanda Bastos eta Gabriela Pilar García Zavala Nafarroako Unibertsitateko kideek eman zituzten hitzaldiak.