20 ikaslek hartu zuten parte ekainaren 15ean, larunbata, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Graduaren XI. promozioaren graduazio-ekitaldian. NUPek Tuteran duen campuseko ekitaldi-aretoan egin zen, Tuteran ematen baita titulazioa. 150 lagun baino gehiago izan ziren ekitaldian, senitartekoak eta adiskideak tartean.
Ekitaldiaren buru izan ziren Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea; Javier Goicoechea Fernández Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendaria;José Ramón Alfaro López Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Graduko zuzendariordea; Santiago Sánchez Alegría Tuterako campuseko Arloko zuzendaria; eta Idoya Lacosta Gavari promozioaren amabitxia.
Ekitaldiari hasiera emateko, Rubén García Gómarak eta Ana Sarroca Salvatierrak hitz egin zuten ikasleen izenean, eta ondoren Idoya Lacosta Gavari amabitxiak hitzaldia eman zuen. Ondoren, Javier Goicoechea Fernández IITIGMETeko zuzendariak hitz egin zuen. Jarraian, diplomak banatu zitzaizkien parte-hartzaileei, eta, ekitaldiari amaiera emateko, Begoña Pérez errektoreordeak hartu zuen hitza eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionala abestu zen.