Joan eduki nagusira

Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko DBHko lehen ikasmailako eta ikastetxe bereko DBHko bigarren ikasmailako ikasleek lehen sari bana eskuratu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) “Itsaso bete zientzia” lehiaketako idazketa, ikus-entzunezko artistika eta artistika plastikoa kategorietan hurrenez hurren. Lehiaketa duela gutxi egin da erakundean.  Dibulgazio-lehiaketa bat zen, Unibertsitateen G-9 Taldearen G9 Missions proiektuko Ozeanoen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barruan, eta ozeano, itsaso, ibai eta lurpeko uren kontserbazioaren garrantziaz hausnartzea du helburu.

Aipatutakoez gain, bigarren sari bana eskuratu zuten Plaza de la Cruz BHIko DBHko bigarren ikasmailako beste bi taldek eta Padre Moret Irubide BHIko beste batek. Orobat hirugarren sari bat eman zitzaion Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko beste ikasle-talde bati idazketako modalitatean. Sari guztiak eta modalitate bakoitzean saritutako lanak Unibertsitatearen webgunean daude kontsultatzeko. 

zoom NUPeko instalazioetan egindako lantegietako bat.

Javier Peralta irakaslea kontzeptu batzuk azaltzen ikasle talde bati.

Sariak ziren “Uraren Agenteak” lantegiak egitea modalitate bakoitzean irabazleak izan ziren ikastetxeentzat, eta gainerakoentzat, bisita gidatu batzuk egitea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, bertako laborategi eta ikerketa-institutuak ezagutzeko. Horrez gain, material sorta bat banatzea denei. Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko DBHko eta Padre Moret Irubide BHIko lehen ikasmailatik laugarren ikasmailara bitarteko 60 bat ikasle izan ziren sari banaketan.

zoom Javier Peralta irakaslea kontzeptu batzuk azaltzen ikasle talde bati.

Javier Peralta irakaslea kontzeptu batzuk azaltzen ikasle talde bati.

G9-SCIENCE4ALL eta Ozeanoen Nazioarteko Eguna

G9-SCIENCE4ALL izenaren pean, Unibertsitateen G9 Taldea osatzen duten erakundeak, Kantabriako Unibertsitateak koordinatuta, partzuergo batean elkartu dira Ikertzaileen Gau Europarra elkarrekin ospatzeko. Unibertsitate hauek osatzen dute partzuergoa: Kantabriakoak, Gaztela-Mantxakoak, Extremadurakoak, Balear Uharteetakoak, Oviedokoak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Zaragozakoak, Errioxako Unibertsitatearekin lankidetzan. Haren jarduerak ekitaldiaren webgunean kontsultatzen ahal dituzue. Proiektu hau Europar Batasunak finantzatu du, Horizonte Europa: Ikerkuntza eta Berrikuntza Esparruko Programaren barruan.