Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) jardunaldi bat bat antolatu du ekainaren 17rako, astelehena. Jardunaldiak aztergai izanen ditu Europako Parlamenturako azken hauteskundeetako emaitzak, klub komunitarioaren etorkizuneko erronkak eta Europako gobernantza zenbait esparrutako espezialisten eskutik, hala nola zuzenbidea, soziologia, zientzia politikoa, arazo publikoen aholkularitza eta kazetaritza. Saioa goizez izanen da, eta sarrera librea, aldez aurretik “online” izen-ematea eginda esteka honetan: https://tinyurl.com/inscripcion-jornada-UE.

Saioaren izenburua da “E-9ren ondoren: Europako gobernantza eta etorkizuneko erronkak”, eta bi panel ditu: lehenengoak aztergai ditu E-9ko emaitzak, agenda politikoa eta hogeita zazpiek osatu batasunaren gobernagarritasuna; bigarrena Europako gobernantzari eta klub komunitarioaren etorkizuneko erronkei buruzkoa da. Jardunaldia Arrosadiko campuseko Gurbitzak eraikineko  Nicolás Oresme aretoan eginen da, eta NUPeko I-COMMUNITAS institutuak  antolatu du. Topaketaren programa esteka honetan dago kontsultatzeko: https://tinyurl.com/jornada-UE-UPNA .