Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) “Portaeraren Ekonomia eta Garapena” ikerketa-taldeak, zeinak Ariadna García Prado NUPeko ikertzaile eta irakaslea baitu buru, erakundeko Unibertsitate Proiekzioko Errektoreordetzarekin batera, mahai-inguru bat antolatu du eztabaidatzeko nola sustatu daitekeen bikote barruko emakumeen kontrako indarkeria-kasuak ezagutzen dituztenek esku hartu eta egoeraren berri eman edo salatu dezaten.  

zoom Gaur egindako mahai-inguruaren irudi bat.

Gaur egindako mahai-inguruaren irudi bat.

Honako pertsona hauek hartu dute parte eztabaida-gune horretan: Esther Fernández Arjonillas, emakumeen kontrako indarkeriaren arloko epaitegiko epailea; Francisco Javier Úriz Juango, emakumeen kontrako indarkeriaren arloko fiskal delegatu ohia Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzan; polizia judizialeko brigada probintzialeko inspektore nagusia (UFAM taldea); Patricia Abad Encinas, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaria eta María Cristina Lopes Dos Santos, Gizain Fundazioko zuzendari teknikoa. 

Ariadna García Prado Ekonomia Saileko irakasle titularra eta zuzendariordea izan da eztabaidaren moderatzailea, eta berrogeita hamar lagunek hartu dute parte.