Joan eduki nagusira

XXI. mendeko Administrazioaren eraikuntza du aztergai Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Gobernuak funtzio publikoari buruz antolatu duten jardunaldi batek. Gaur, asteartea, ekainak 11, erakunde akademikoaren Sario eraikinean egiten ari dira jardunaldia. Amparo López Antelo Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak eta Inés Olaizola Nogales NUPeko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak aurkeztu dute jardunaldia. Aurkezpenaren ondoren, Rashid Mohamed Vázquez Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak eman die hasiera ponentzia eta mahai-inguruei.

Bere hitzaldian, López kontseilariak aipagai izan ditu Foru Administrazioaren modernizazio-prozesuan aintzat hartu beharreko alderdi batzuk, hala nola jardueraren aldian behingo ebaluazioa, administrazio-unitateen kudeaketa planifikatzeko, parametrizatzeko eta haren jarraipena egiteko tresnak edo transformazio teknologikoa. Funtzio Publikoko kontseilariak orobat esan du komenigarria dela zerbitzua emateko forma berriak arautzea, herritarrek arreta presentzialerako duten eskubidea ahaztu gabe, eta enplegu publikoaren eskaintzak oraingo kualifikazio-beharretara eta langile moten beharretara egokitzea”.

zoom Jardunaldiaren hasiera. Ezkerretik eskuinera: Inés Olaizola Irakasleen Gaietarako errektoreordea; Amparo López kontseilaria; eta Rashid Mohamed Vázquez Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.

Jardunaldiaren hasiera. Ezkerretik eskuinera: Inés Olaizola Irakasleen Gaietarako errektoreordea; Amparo López kontseilaria; eta Rashid Mohamed Vázquez Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.

Jardunaldiaren lehen zatian, “Administrazio Publikoetan XXI. mendeko premiei aurre egiteko erronkak” eta “Nola aurre egin etorkizunari eskumen historikoak dituen komunitate baten ikuspegitik” ponentziak zeuden, Carles Ramio Matas Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Politikoko eta Administrazio Zientziako katedradunaren eskutik, lehenengo kasuan; eta Martín Razquin Lizarraga NUPeko Administrazio Zuzenbideko katedradunaren eskutik bigarren kasuan. 

Atsedenaldiaren ondoren, “Enplegu publikoa eguneratzeko premiak” mahai-ingurua eginen da, eta CCOO eta ELA sindikatuetako ordezkariek hitz eginen dute.  Jarraian, Zerbitzu Teknologikoen Asturiasko Partzuergoko kudeatzaile Ángel Luis Cabal Cifuentesek hitzaldi hau emanen du: “Jardueraren ebaluazioa: kudeaketa publikoko eredu berri bat herritarren zerbitzura”. Bestalde, Carlos Moreno Rodríguez Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoko zuzendariorde nagusiak administrazio publikoko zuzendaritzako profil berriak azalduko ditu. Ondorioak aztertzeko mahai-inguruaren ondoren, Inés Olaizola NUPeko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak amaiera emanen dio jardunaldiari.