Joan eduki nagusira

Nafarroako bi institututako ikasleek (Castejongo DBHI eta Iruñeko Cuatrovientos Ikastetxe Integratua) eta Burgosko beste institutu bateko ikasleek (Miranda de Ebroko Fray Pedro de Urbina BHI) Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Jerónimo de Ayanz eraikina bisitatu dute. Han daukate egoitza erakunde akademikoaren sei  ikerketa-institutuek: ISC, INAMAT2, INARBE, ISFOOD, I-COMMUNITAS eta IMAB.

Ikerketa-institutuen jardueraz gain “spin-offs” edo oinarri teknologikoko enpresen lana ere ezagutu dute ikastetxeetako ikasleek. Enpresa horiek Jerónimo de Ayanz eraikinean dute egoitza. Eraikinak XVI. eta XVII. mendeen artean bizi izan zen asmatzaile nafarrari zor dio bere izena. Asmatzaileak  irtenbide berritzaileak eta irudimentsuak eman zizkien meatzaritzarekin, nabigazioarekin edo garraioarekin lotutako arazoei.

Bisitaldian, ikasleak ikerketa laborategietan sartu eta hobeki ezagutu dituzte droneekin eta horiek besteak beste doitasunezko nekazaritzan, energia banatzeko azpiegitura handien mantentzean edo larrialdietan dituzten aplikazioekin lotutako zenbait proiektu, bai eta adimen artifizialeko proiektuak, helizeen diseinu aerodinamikoko proiektuak edo CO2 atzitu eta metano bihurtzeko proiektuak ere.

zoom Castejongo DBHIko ikasleak, Jerónimo de Ayanz eraikinean.

Castejongo DBHIko ikasleak, Jerónimo de Ayanz eraikinean.

zoom Miranda de Ebroko Fray Pedro de Urbina BHIko ikasleak, bisitaren hasieran.

Miranda de Ebroko Fray Pedro de Urbina BHIko ikasleak, bisitaren hasieran.