Joan eduki nagusira

Osotara 35 lagunek hartu zuten parte ERC Proposal Reading Days ekitaldi zientifikoan (ERC proposamenen irakurketa, Europar Batasuneko prestigio handieneko laguntza zientifikoen deialdia). Ekitaldia duela gutxi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak antolatu zuen (FECYT).   Jardunaldian ezarritako toki guztiak bete ziren. 

Urtean 5 edo 6 ERC Proposal Reading Days antolatzen dira Espainiako zenbait hiritan. Ekitaldi horiek ERC laguntzak (European Research Council) jasotzeko izangaientzat dira, betiere orain proposamen bat prestatzen ari badira, eta aukera dute programaren 2014tik 2023ra bitarteko deialdietan finantzatuak izan diren proposamenak irakurtzeko eta berrikusteko.  

zoom NUPen egindako ekitaldi zientifikoaren une bat.

NUPen egindako ekitaldi zientifikoaren une bat.

Estefanía Muñoz ERC deialdirako estatu mailako kontaktuak zuzendu zuen ekitaldia, eta Ramón Gonzalo erakunde akademikoko errektoreak eman zion hasiera. Proposamenen konfidentzialtasuna bermatzeko, ez dago baimenduta ekitaldietan bere edukia erreproduzitzeko gailuak erabiltzea.

ERC laguntzak

Europar Batasuneko Horizonte Europa programaren I. zutabeko (Zientzia Bikaina) ERC laguntzak Europar Batasunean prestigio zientifiko handiena dutenak dira.  Banakako laguntzak hiru motatakoak dira: Starting Grants (gehienez ere 1,5 milioi eurora bitarteko finantziazioa ematen dute 5 urterako), Consolidator Grants (gehienez ere 2 milioi euro 5 urterako) edo Advanced Grants (gehienez ere 2,5 milioi euro 5 urterako).