Nafarroako Kimikako XXXVII. Olinpiadaren sari-banaketa egin da berriki Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Olinpiada martxoan egin zen erakunde akademikoan. Krys Ruiz Navarro Villoslada BHIko ikasleak (Iruñea) irabazi zuen lehiaketa, eta haren atzetik sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren, Arnaldo Belzunce Casellas (El Redín ikastetxea) eta Macies Jan Plewa Drawoskiy (Basoko BHI). Miguel Chocarro Muniain (Navarro Villoslada BHI) laugarren postuan sailkatu zen; Leyre Navarro Ortega (Nuestra Señora del Huerto ikastetxea), bosgarren postuan; eta Iker Morales Lázaro (Benjamín de Tudela BHI), seigarren postuan.
Sari-banaketan izan ziren, NUPen aldetik, Cristina Bayona Sáez Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea; Luis Gandia Pascual Zientzien Saileko zuzendaria eta Alfonso Cornejo Ibergallartu Batxilergoko Kimikako irakasle eta aholkularia; eta Kimikako Elkargo Ofizialaren aldetik, Ana Isabel Elduque Palomo dekanoa.


Ezkerretik eskuinera: Macies Jan Plewa (3.a), Krys Ruiz (irabazlea), Miguel Chocarro (4.a), Iker Morales (6.a), Arnaldo Belzunce (2.a) eta Leyre Navarro (5.a).
Osotara, Nafarroako hamaika ikastetxetako (sei publiko eta bost itunpeko) Batxilergoko 38 ikaslek hartu zuten parte Kimikako Olinpiadaren fase lokalean.
Honako erakunde hauek antolatu dute Nafarroako Kimika Olinpiada: Aragoi eta Nafarroako Kimikarien Elkargo Ofiziala eta Aragoi eta Nafarroako Kimikarien Elkartea, NUPekin, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Fakultatearekin, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin eta Espainiako Kimikako Errege Elkartearekin lankidetzan. Lehiaketaren xedea da Batxilergoko azken ikasmailako ikasleen artean diziplinarekiko interesa piztea eta sormena bultzatzea.