Joan eduki nagusira

Ia 700 lagun joan ziren joan den astean “UPNA Show” bakarrizketa zientifikoen ikuskizunera. Tuterako Gaztambide antzokian eta Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregian eta Auditorioan egin zen. 

Energia berriztagarriak, Nafarroako historia, bateriak, trantsizio energetikoa, gizarteko indarkeria edo generoaren araberako joerak izan ziren bakarrizketetan jorratu ziren gaietako batzuk. Honako ikertzaile hauek hartu zuten parte ikuskizunean: Arantza Almoguera Martón, Alberto Berrueta Irigoyen, Leyre Catalán Ros, Rebeca Echávarri Aguinaga, Sonia Elizondo Martínez, Sergio García Magariño, Cristina García Vivar, Iñigo Mugueta Moreno, Mar Rubio Varas, Mercedes Sánchez García, Pablo Sanchis Gúrpide, Idoia San Martín Biurrun eta Joaquín Sevilla Moróder. “Big Van Ciencia” talde komiko zientifikoak aurkeztu zuen ikuskizuna.

zoom Tuterako ikuskizuneko aktoreak.

Tuterako ikuskizuneko aktoreak.

“UPNA Show” dibulgazio zientifikoko ekitaldi bat da, eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak finantzatzen du, zeina Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren mende baitago. Tuterako Udalaren eta Zientziaren eta Ondarearen Errege Bardea Katedraren laguntza ere badu ikuskizunak.