Duela gutxi Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) harrera egin zion unibertsitateko abesbatzari, bigarren postuan sailkatu baitzen Enpresa Abesbatzen Lehiaketan. Lehiaketa maiatzean egin zen Baluarteko Ganbera Aretoan. Abesbatzak unibertsitateko zenbait tokitan (Errektoretza, Soforak eta Ikasgelategia) abestu zituen finalean interpretatu zituen bi lanak: “An Irish Bleesing”, James Moorena, eta “Kitolis”, Luis Arambururena, lau ahotseko konposizioa akonpainamendurik gabe.


Errektoreak harrera egin zion NUPeko abesbatzari, zeinak unibertsitateko zenbait tokitan abestu baitzuen.
27 ahotseko abesbatza
Carlos Medrano Sola Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak zuzentzen du NUPeko abesbatza, eta 27 ahotsek osatzen dute, tartean irakasleak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak eta Eversens NUPeko “spin-off” entitateko ingeniari bat. Hona hemen denen izenak: Mónica Aznárez Mauleón, Elo Cadenas Jano, Ariadna García Prado, María González de Audícana Amenábar, Leticia Jericó Ojer, Uxua Martínez Goyeneche, Hanne Roothooft eta María Jesús Úriz Pemán (altuak); Mikel Berraondo Piudo, Carlos del Río Bocio, Iñaki Izpura Irurzun, Javier Merino Díaz de Cerio, Daniel Paternáin Dallo eta Roberto Vallés Lanas (baxuak); Arantza Almoguera Martón, Patricia Amigot Leache, Elena Aramendía Muneta, Nerea Beúnza Arellano, Charo García Redín, Pilar Mendi Aznárez, Esther Ortiz de Apodaca Idiazabal, Silvia Sola Ibarra eta Arantxa Villanueva Larre (sopranoak); y Javier Casalí Sarasíbar, David Martínez Larrea, Fernando Rey Escalera eta Joaquín Romero Roldán (tenorrak).