Joan eduki nagusira

Maiatzaren 31n, ostirala, 250 lagun izan ziren graduatu zireneko 25. urteurrena aurten duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikasleen promozioekin egindako topaketan. Ramón Gonzalo errektoreak unibertsitateko Ikasgelategiko Arraiontzian egin zien harrera bertaratuei. Errektoreak ongietorria eman ondoren, argazki ofizialak egin eta eskolak jaso zituzten ikasgeletara joan ziren parte-hartzaileak. Han eskola eta fakultateetako irakasle eta arduradunekin bildu ziren. Gero, aperitiboa eta laurogeita hamarreko hamarkadako musika izan zituzten ikasle ohiek jantokien eraikinaren ondoko karpan.

zoom Topaketan parte hartu zuten promozio guztietako kideek batera ateratako argazkia.

Topaketan parte hartu zuten promozio guztietako kideek batera ateratako argazkia.

Honako fakultate eta eskoletako ikasleei dei egin zitzaien topaketan parte hartzera: Osasun Zientzien Fakultatea; Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea; Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea; Zientzia Juridikoen Fakultatea; Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa; Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoa.
 

zoom Topaketako une bat.

Topaketako une bat.

zoom Ekitaldia Arrainontzian egin zen.

Ekitaldia Arrainontzian egin zen.