56 ikaslek hartu zuten parte ekainaren 1ean, larunbata, Tuteran Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Fisioterapiako Graduaren XI. promozioaren graduazio-ekitaldian. NUPek Tuteran duen campuseko ekitaldi-aretoan egin zen, Tuteran ematen baita titulazioa. 250 lagun baino gehiago izan ziren ekitaldian, senitartekoak eta adiskideak tartean.
Honako hauek izan ziren ekitaldiaren buruak: Martin Larraza Kintana Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordea; Ana Bays Moneo Fisioterapia Graduko arduraduna den dekanordea; eta Ana San Juan Sáenz promozioaren amabitxi, Errioxako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko buru eta Espainiako Fisioterapeuten Elkargoen Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kidea.
Ekitaldiari hasiera emateko, Francisco Javier González Resak eta Teresa Martínez Labordak hitz egin zuten ikasleen ordezkari gisa,eta ondoren Ana San Juan Sáenz amabitxiak. Ondoren, Ana Bays dekanordeak hitz egin zuen. Gero, diplomak eman zitzaizkien parte-hartzaileei, eta, ekitaldiari amaiera emateko, Martin Larraza errektoreak hartu zuen hitza eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionala abestu zen.