Joan eduki nagusira

Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko hamabost ikaslek Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) bisitatu zuten berriki UNITA europar unibertsitateen aliantzak antolatutako ikastaro baten esparruan. Bi erakundeak aliantzako kideak dira.  Ikastaroak Lehen Hezkuntzako irakurmenari buruzko zenbait alderdi ditu aztergai, eta “online” saioek eta aurrez aurreko saioek osatzen dute.  Lehenengoetan, Timisoarako Unibertsitateak ere hartu du parte (Errumania).

zoom Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko ikasleak, NUPen.

Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko ikasleak, NUPen.

NUP bisitatu ondoren, eta erakunde horrek emandako ikastaroaren barruan, ikasleek Vázquez de Mella-Bayonne ikastetxea (Baiona, Frantzia) bisitatu zuten, eta parte-hartzaileek frantseseko irakurmenari buruzko saio bat egin zuten ikastetxe horretako Lehen Hezkuntzako ikasleekin.