Iruñeko Virgen del Camino Ikastetxe Integratu Politeknikoko ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) bisitatu dute berriki Carlos Sopena motor termikoen laborategia eta Hidrogeno Taldeak egindako lana ezagutzeko. Talde horrek gas hori barne-errekuntzako motorretan erregai gisa erabiltzea ikertzen du.


Iruñeko Virgen del Camino Ikastetxe Integratu Politeknikoko ikasle eta irakasleak, NUPera egindako bisitan.
Ikasleak “Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanak” espezializazio-ikastaroa egiten ari dira, eta, Javier Becerril eta Chema Garciandía irakasleekin batera, eta José Carlos Urroz Unzueta irakaslearen eskutik, NUPeko ikertzaileek aldatutako bi Volkswagen ibilgailuren motorren funtzionamendua ikusi ahal izan zuten: bata, % 100ean hidrogenoz elikatua; eta bestea bi erregaiko ibilgailua, zeinaren motor termikoak hidrogenoarekin eta gasolinarekin funtzionatzen baitu.