Joan eduki nagusira

Maiatzaren 30ean, NUPeko Tuterako campusean, Tokiko Jasangarritasunari buruzko NILSA Katedraren jardunaldi bat eginen da uraren hiri-zikloaren digitalizazioari buruz. Jarduera 9:30etik 15:00etara izanen da, eta Erriberako hiriburuko araztegira eginen den bisitarekin amaituko da. Jardunaldira joateko, aurrez izena eman behar da berariaz sortutako formularioaren bidez. Saioa grabatu eginen da, eta YouTuben egonen da eskuragarri.

zoom NUP.

NUP.

Lehen ponentzia Nafarroako ur-sektorearen digitalizazioari buruzkoa da, eta Roberto Ferrández NILSAko operazio eta mantentze arloko zuzendariak eta Javier Horcada Iruñerriko Mankomunitateko Uraren Ziklo Integraleko zuzendariak aurkeztuko dute. Gero, Mikel Ferrero NUPeko irakasleak digitalizazioaren arloko berrikuntza izanen du aztergai. Ondoren, Maite Zarranz Nadapta LIFE programako operazio eta mantentze arloko teknikariak eta Jairo Gómez PERTEko operazio eta mantentze arloko teknikari eta I+G+b-ko arduradunak aztergai izanen dute NILSAko proiektuen digitalizazioa.  

Gero, Alberto González AEAS-Grupo trasversal I+D+i taldeko berrikuntzako arduradunak uraren sektore nazionaleko digitalizazioa aztertuko du. Jarraian, Jaime Flores Canal de Isabel II enpresa publikoko I+G+b-ko zuzendariordeak beste erakunde batzuetako digitalizazioa aztertuko du. Saioa 15:00etan amaituko da, bazkariaren ondoren, Tuterako araztegira eginen den bisita  batekin.