Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ogia dastatzeko saio batzuk antolatu ditu datorren asterako (asteartea, maiatzak 28 eta asteazkena, maiatzak 29). Horretarako, produktu hori dastatuko duten boluntarioen bila dabil. Ogi komertzialen kalitatea hobetzea xede duen ikerketa-proiektu baten parte da jarduera.
AENOLTEC (Aurrerapenak Enologian eta Elikagaien Teknologietan) ikerketa-taldeak antolatu ditu dastaketak, eta Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIBGMET) Arrosadiko campuseko Olibondoen eraikineko beheko solairuan duen dastatze-gelan eginen dira. Eta bi egunez jarraian programatu dira asteartean, maiatzak 28, eta asteazkenean, maiatzak 29; lau saio eginen dira goizez (10, 10:45, 12 eta 12:45) eta beste horrenbeste saio arratsaldez (16, 16:45, 18 eta 18:45). Egunero ogi desberdinak eskainiko dira, eta, hortaz, bi egunetan joaten ahal da. Egun bakarrean etortzen ahal direnek ere izanen dute parte hartzeko aukera.
Gainera, txanda bakoitzean postu mugatuak daudenez, dagoeneko hartuta dagoen ordu batean izena ematen dutenei itxaron-zerrendan daudela jakinaraziko zaie edo beste ordu bat eskainiko zaie.
Parte hartzeko interesa dutenek “online” eman behar dute izena esteka honetan: https://unavarra.compusensecloud.com/edu/login.aspx?t=ce0afaf1-458c-495c-a137-2852da3b9202.