Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduko Nazioarteko Programako ikasleek Beasaingo Indar enpresa bisitatu dute duela gutxi. Enpresa hori  Ingeteam taldekoa da, eta motor eta sorgailu elektrikoak ekoizten ditu. Jarduera hori bigarren ikasmailako Makina Elektrikoak irakasgaiaren barruan egin da NUPeko Energia Berriztagarrien Katedraren laguntzari esker.

Bisitak bi parte izan zituen. Lehenengoan, Indar enpresak ekoizten dituen makina motei buruzko azalpenak jaso zituzten NUPeko ikasleek, erronka teknikoak eta motor eta sorgailu elektrikoen eskakizunak azpimarratuz. Bigarren partean, ibilbide bat egin zuten fabrikan barna, eta horri esker ikasleek lekuan bertan ezagutu zuten zenbait makina elektrikoren fabrikazio-prozesua, eta gogoeta egin zuten irakasgaian ikasitako kontzeptu teknikoei buruz.

zoom NUPeko ikasle eta irakasleak, Beasaingo Indar enpresan (Gipuzkoa).

NUPeko ikasle eta irakasleak, Beasaingo Indar enpresan (Gipuzkoa).