Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) amaiera eman dio Berrikuntzari eta Enpresa Esperientziei buruzko Mintegiaren 29. edizioari. Berrikuntza eta espiritu ekintzailea ikasleen artean sustatzea da ekimenaren xedea. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen ekimenez sortu zen mintegia, eta orain Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzak antolatzen du NUP Fundazioaren bidez. Edizio honetan graduko eta masterreko 38 ikasle bildu ditu programak, eta enpresa-munduko profesionalekin egindako jardueretan eta topaketetan hartu dute parte.


Mintegiaren amaiera-ekitaldian parte hartu zuten ikasleak, agintariekin eta hizlari gonbidatuarekin.
Amaiera-ekitaldia duela gutxi egin zen, eta Alfonso Carlosena NUPeko Seinalearen Teoriako eta Komunikazioetako katedradun, Smart Cities Institutuko (ISC) ikertzaile eta NUPeko errektore ohiak parte hartu zuen, “Fisika teorikotik kudeaketa praktikora” izeneko hitzaldia eman baitzuen. Ekitaldi berean, Cristina Bayona Sáez Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak diplomak eman zizkien edizio honetako ikasleei, Javier Merino Díaz de Cerio irakasle eta zuzendari akademikoa lagun zuela.
Espiritu ekintzailearen sustapena
Berrikuntzari eta Enpresa Esperientziei buruzko Mintegiaren bidez, topagune bat sortu nahi da graduetako ikasleentzat eta beren izaera berritzaileagatik eta enpresa-sareari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren enpresa-zuzendarientzat. Aldi berean, zenbait sektoretako enpresarien eta profesionalen esperientziak ematen dira ezagutzera, eta harremanetan jartzen dira ikasleak eta enpresari eta zuzendariak. Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren Ikasleen Laneratzea Hobetzeko eta Ekintzailetza Sustatzeko Plan Integralaren barnean dago ekimena.
Saioak abendua hasi ziren, eta zenbait profesionalek hartu dute parte, hala nola Nuria Machicot Indversis Management Consulting-eko Negozio Garapeneko zuzendaria eta bazkidea, Gorka Lacunza ATECNA Impacto Documental-eko kudeatzailea, Ana Martínez Almotech-eko CEOa eta sortzaileetako bat, Raquel Gascó Quality & Customer Experience H&D Europe Schneider Electric-en, eta Mar González Tracasa Instrumental-eko zuzendari kudeatzailea.
Parte hartu duten ikasleak
Berrikuntzari eta Enpresa Esperientziei buruzko Mintegiaren edizio honetan parte hartu dute graduko lau titulaziotako ikasleek (Zientziak, Zuzenbidea, Ekonomia eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza) eta masterreko bi titulaziotakoek (Unibertsitate Master Bikoitza Industria Ingeniaritzan eta Enpresen Zuzendaritzan eta Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan).
NUPeko graduko ikasle hauek hartu dute parte: Marta Morales Colmenero, Gonzalo Nicolao Ezquerra, Iñaki Paredes Notario, Nerea Piérola Galdeano, Gorka Piñar Catalán (Zuzenbideko Graduko ikasleak), María Fernanda Dussán Medina (Zientzietako Gradua), Dylan Salanova Florián (Ekonomiako Gradua) eta Alisson Lastra Lapo (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradua).
Horiez gain, Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleek ere hartu dute parte: Maitane Arrizubieta Ursua, Jenny Carolina Cante Leonel, Lisbeth Olinda Carrillo Pérez, Manuel Adrián de la Parra García, Stephanie Fiorella Escobedo Alarcón, Alaitz Gutiérrez Jauregi, Luana Dias Guerra Brandão, Lucía Lumbreras Sánchez, Tibisay Manterola Matos, Bárbara Andrea Núñez Pedemonte, Sayda Paredes Contreras, Cynthia Magaly Ramírez Santos, Kleber Samaniego Chuquimarca, Juan Pedro Toral Peralta, eta Liseth Vinueza Bonilla. Eta, azkenik, Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Master Bikoitzeko ikasle hauek ere bai: Beñat Andueza Olaortua, Leonardo Arenós Pons, Xanti Eciolaza Ancho, Iván Fernández Irigoyen, Julen García Albizu, Martín García de Eulate Pascual, José Antonio García Martínez, Santiago García Rodríguez, Pablo Joaquín Gracia Cierco, Joan Güixens Mercadé, Oriol Lladonosa Pacheco, Miguel López Romero, Gonzalo Lorrio Muñoz, Ignacio Romera Calvo eta Alejandro Troncoso Sánchez.