Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ISFOOD Institutuak  “Nutrizioa eta ariketa fisikoa menopausian” izeneko dibulgazio-jardunaldi bat antolatu du, emakumeen bizitzako etapa horretako bizimoduen berri eman eta eztabaidatzeko, eta, horretarako, NUPeko eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (HUN) espezialistak bilduko ditu. Topaketa maiatzaren 21ean eginen da, 18:00etatik 20:00etara, eta sarrera librea izanen da aldez aurretik “online” inskripzioa eginda esteka honetan: https://tinyurl.com/jornada-menopausia-UPNA.

Jardunaldia Arrosadiko campuseko Olibondoen eraikineko  Nicolás García de los Salmones aretoan eginen da (lehenengo solairuan), eta gai hauek aztertuko dituzte: menopausiaren alderdi fisiko eta emozionalak, gorputz osaeraren aldaketak, ariketa fisikoa osasuna hobetzeko tresna gisa, eta nutrizioa eta pisua galtzea. Programa osoa Unibertsitatearen webgunean  dago kontsultatzeko.

NUPeko irakasle eta Elikos-Nutrizioa eta ariketa fisikoa osasunerako izeneko ikerketa-taldearen arduradun Idoia Labayen Goñik antolatu du jardunaldia, eta Empower proiektuaren  barruan dago. Proiektu horrek aztergai du ariketa fisikoak, dieta hipokalorikoak eta aldizkako baraualdiak menopausia osteko etapan gainpisua duten emakumeen gorputz osaeran eta pisuan duten eragina.