Joan eduki nagusira

Asier Murillo Martínez de Lizarrondo Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduko ikasleak urrezko domina lortu du -60 kg-ko kategorian, Judoko Espainiako Unibertsitateko Txapelketan. Txapelketa joan den maiatzaren 10ean eta 11n egin zen Jakan (Huesca), eta Zaragozako Unibertsitateak antolatu zuen. Horrez gain, NUPeko beste bi ikasle, Ainara Garnica Velaz (Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua) eta Alain Landa Cebrián (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua) bosgarren postuan sailkatu ziren.  

zoom NUPeko taldea, Judoko Espainiako Unibertsitateko Txapelketan parte hartu zuena. Ezkerretik eskuinera: Juan Azpiroz (entrenatzailea), Ainara Garnica, Aitor Melero, Asier Murillo (txapelduna), Sergio Palacios eta Alain Landa.

NUPeko taldea, Judoko Espainiako Unibertsitateko Txapelketan parte hartu zuena. Ezkerretik eskuinera: Juan Azpiroz (entrenatzailea), Ainara Garnica, Aitor Melero, Asier Murillo (txapelduna), Sergio Palacios eta Alain Landa.

Zehazki, Ainara Garnicak (-52 kg-ko kategorian) eta Alain Landak (-90 kg-ko kategorian) brontzezko domina lortzeko borrokaldi banatan parte hartu zuten, baina galdu egin zituzten.
Juan Azpiroz Zilveti entrenatzaileak gidatuta, hauek izan dira NUPeko taldea osatu duten gainerako judokak: Sergio Palacios Calzado (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), zeina bederatzigarren postuan sailkatu baitzen -66 kg-ko kategorian, bi kanporaketa gainditu, final-laurdenetan galdu, bigarren aukerako lehen borrokaldia irabazi eta bigarren borrokaldia galduta; eta Aitor Melero Abad (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), zeinak -81 kg-ko kategoriako lehen borrokaldia irabazi, bigarrena galdu eta bigarren aukerako lehen borrokaldia galdu baitzuen.