Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) jardunaldi batzuk antolatu ditu aste honetan, gogoeta egiteko mugikortasun fisikoko bi sistema nagusiei buruz, hots, trenez eta autoz mugitzeko ereduei buruz, gizarte- eta lurralde-kohesioaren ardatz gisa egungo testuinguruan, beste mugikortasun-paradigma batzuetarako trantsizioan eta gero eta zaharragoak diren gizarte batzuekin. Topaketan, arduradun instituzionalek, espezialistek eta ikertzaileek beren ikuspegiak, proposamen berritzaileak eta emaitzak aurkeztuko dituzte irisgarritasun-eredu horien etorkizunari dagokionez, eta horretarako bi saio eginen dira maiatzaren 9an, osteguna, eta maiatzaren 10ean, ostirala. Interesa duen edonork parte hartzen ahal du aurretik "online" izena emanda esteka honetan: https://tinyurl.com/jornadas-movilidad.

Jardunaldietan, saio monografikoak eginen dira garraiobide horietako bakoitzari buruz, eta NUPeko I-COMMUNITAS Institutuak eta Landa Soziologia, Mugikortasuna eta Gizarte Ikerketa izeneko ikerketa-taldeak antolatu ditu. 

Saioak goizez eginen dira Arrosadiko campuseko Arteak eraikineko  Ada Byron aretoan, eta saioen programa osoa web-esteka honetan kontsultatzen ahal da: https://tinyurl.com/programa-jornadas-movilidad.