Joan eduki nagusira

Berriki, Murietan, Schmidt-Clemens Spain enpresa bisitatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Lan Arriskuen Prebentzioko Unibertsitate Masterreko ikasleek, Antonio Díaz Ruiz eta Carmen Jarén Ceballos irakasleekin batera. Enpresa izen bereko talde alemaniarrean integratuta dago, zeina mundu mailan liderra baita aleazio  handitan zentrifugatutako galdaketaren bidezko fabrikazioan, eta tenperatura altuak eta korrosioa jasaten dituzten hodi eta piezen zentrifugazioan espezializatu da.

zoom NUPeko ikasle eta irakasleak, Murietako Schmidt-Clemens Spain enpresan (Nafarroa).

NUPeko ikasle eta irakasleak, Murietako Schmidt-Clemens Spain enpresan (Nafarroa).

José Ramón Echeverría Erce Giza Baliabideen Departamentuko zuzendariaren eskutik, ikasleek lekuan bertan ezagutu zuten enpresaren funtzionamendua, bereziki I+G-ko Departamentua eta galdaketako, mekanizazioko eta soldadurako guneak. Hala, galdaketa-lanak dituen lan-arriskuen eta abian jarritako prebentzio-neurrien berri eman zitzaien.