230 ikaslek parte hartu zuten apirilaren 27an, larunbata, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET) graduazio-ekitaldian. 2.100 bat lagun joan ziren ekitaldira, graduatuen senitartekoak eta adiskideak tarteko.
Ekitaldia Nafarroako kiroldegi unibertsitarioan egin zen, eta honako hauek izan ziren ekitaldiaren buruak: Edurne Barrenechea Tartas Garapen Digitaleko errektoreordea, Javier Goicoechea Fernández IITIGMETeko zuzendaria eta Marta Barreras Carracedo ekitaldiko amabitxia, NUPeko ingeniaria eta RenerCycleko chief technology officer.
Ikasleen izenean Alejandra Manzano Carrillok eta Miguel Sagaseta de Ilúrdoz Sánchezek eman zioten hasiera ekitaldiari, eta gero Marta Barreras amabitxiak hitz egin zuen. Ondoren Javier Goicoechea ikastegiko zuzendaria mintzatu zen, eta diplomak eman zitzaizkien titulazioetako graduatuei. Gian Luca Mangiarottik zuzendutako NUPeko orkestra arduratu zen musikaz, eta ekitaldia amaitzeko, Edurne Barrenechea errektoreordeak hitz egin zuen eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionala abestu zen.
Promozio parte-hartzaileak
Graduatu ziren ikasleak honako titulazio hauetakoak ziren: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko XI. promozioa, Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Graduko XI. Promozioa, Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Graduko (nazioarteko programa) IV. Promozioa, Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Graduko XI. Promozioa, Ingeniaritza Informatikoko Graduko XI. promozioa, Ingeniaritza Informatikoko Graduko (nazioarteko programa) IV. promozioa, Ingeniaritza Mekanikoko Graduko XI. promozioa, Ingeniaritza Biomedikoko Graduko III. promozioa.