Joan eduki nagusira

Oier Irisarri Rodríguez Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduko ikasleak urrezko domina lortu du joan den ostiralean eta larunbatean, apirilak 26 eta 27, Pereiran (Kolonbia) egin zen Hegal Igeriketako Unibertsitateko Munduko Txapelketan. Sari preziatu horri gehitu behar zaio Jorge Dabán Baines NUPeko Ingeniaritza Informatikoko Graduko ikasleak Arku Tiroko Espainiako Unibertsitateko Txapelketan lortutako zilarrezko domina. Txapelketa joan den asteburuan egin zen Huelvako Unibertsitatean. 

zoom NUPeko taldea, Arku Tiroko Espainiako Unibertsitateko Txapelketan parte hartu zuena. Ezkerretik eskuinera: Jone Gaztelu, Iranzu Martínez eta Jorge Dabán (zilarrezko domina).

NUPeko taldea, Arku Tiroko Espainiako Unibertsitateko Txapelketan parte hartu zuena. Ezkerretik eskuinera: Jone Gaztelu, Iranzu Martínez eta Jorge Dabán (zilarrezko domina).

Hegal-igeriketako munduko txapelketari dagokionez, Oier Irisarrik bi hegaleko 50 metroko proba irabazi zuen, eta txapelketako errekorra hautsi zuen, eta aldi berean, nazio mailako errekor berria ezarri 19:05eko denborarekin. 17 herrialdetako 150 kirolarik hartu zuten parte txapelketan, eta Pereirako Hiri Olinpikoko ur kiroletako gunean lehiatu ziren.

Arku-tiroko txapelketari dagokionez, bi parte zituen: banakako lehiaketa bat, non Jorge Dabanek zilarrezko domina lortu baitzuen, eta taldekako beste bat. Kasu honetan, honako hauek osatu zuten NUPen ordezkaritza: Daban bera, Jone Gaztelu Rodríguez Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduko ikaslea eta Iranzu Martínez Díez de Arizaleta Bioteknologiako Graduko ikaslea. Talde nafarrak final-laurdenetan galdu zuen.