Joan eduki nagusira

Osotara 1.101 lagun joan dira Unibertsitateko XV. Antzerki Emanaldira. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak Kulturako eta Kiroletako Unitatearen bidez eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatu du emanaldia, eta Iturramako eta Mendillorriko Civivoxetan egin da.  Antzerki zikloan, zazpi emanaldi egin dira apirilaren 22tik 28ra bitartean, eta sei unibertsitatetako taldeek parte hartu dute: Burgos, Leon, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Santiago de Compostela, Valladolid eta Vigo.

NUPeko Antzerki Taldeak “(Des)de los escombros” antzezlana taularatu zuen joan den asteburuan (apirilaren 27an eta 28an), eta 433 ikusle bildu zituen. Antzezlana María Pradok idatzitako lan batean oinarritzen da, eta Óscar Orzáiz Resanok zuzendu du. 

zoom NUPeko Antzerki Taldea ikusleak agurtzen emanaldia amaitzean, Óscar Orzaiz zuzendaria ezkerrean dela.

NUPeko Antzerki Taldea ikusleak agurtzen emanaldia amaitzean, Óscar Orzaiz zuzendaria ezkerrean dela.

Batez beste 150 ikusle baino gehiago

NUPen antzezlanaz gain, emanaldi hauek izan ziren zikloan: “Sangre Carbón”, Lola Fernández de Sevillarena, Teatro El Mayal taldearen eskutik (Leongo Unibertsitatea); “Desequilibrios”, Fernando Dacostarena, Maricastaña taldearen eskutik (Vigoko Unibertsitateko Ourenseko campusa); “Milagro en la España vaciada”, Soriako Unibertsitate Campuseko Antzerki Taldearen lana (Valladolideko Unibertsitatea); “Dejándome la piel”, Andrea Gonzálezena, Da USC-Lugo antzerki taldearen eskutik (Santiago de Compostelako Unibertsitatea); eta “Con-sumo cuidado”, zenbait egilerena, Juan Luis Sáezek egokitu eta zuzendua, Burgosko Unibertsitateko Antzerki Gelaren eskutik. 

Batez beste 157 ikusle izan ziren emanaldi bakoitzeko, eta honako hauek izan ziren ikusienak: “Milagro en la España vaciada”, (188 ikusle), eta “(Des)de los escombros”, (211 eta 222 ikusle, emanaldi banatan).
 

zoom Jende-ilarak Iturramako Civivoxeko ekitaldi-aretorako sarbidean NUPeko Antzerki Taldearen emanaldia hasi baino lehen.

Jende-ilarak Iturramako Civivoxeko ekitaldi-aretorako sarbidean NUPeko Antzerki Taldearen emanaldia hasi baino lehen.