Atzo, osteguna, apirilak 25, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 397 ikaslek hartu zuten parte ikastegi horrek eskainitako titulazioen graduazio-ekitaldian. Nafarroako kiroldegi unibertsitarioan egin zen ekitaldia. Graduatzen zirenen senitarteko eta lagunak ere bertaratu ziren, eta osotara ia 3.000 lagunek hartu zuten parte. Arantxa Garatea Elzaburu Atena Fundazioko kudeatzailea eta Ainhoa Suescun Gómez aipatu fundazioaren erabiltzailea izan ziren promozioen amabitxiak.
Hauek izan ziren ekitaldiaren buruak: Begoña Pérez Eransus NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea; Inés Gabari Gambarte Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa eta aipatutako amabitxiak. Graduazioa egiten ari ziren titulazioetako irakasleak ere bertaratu ziren.
Ekitaldiari hasiera eman zioten María Ávila Cueva eta Unai Villalobos Hernaz ikasleen ordezkariek. Ondoren, Arantxa Garatea eta Ainhoa Suescun amabitxiek hitz egin zuten. Gero, Inés Gabari Gambarte Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak esku hartu zuen. Jarraian, diplomak banatu zitzaizkien parte-hartzaileei, eta, ekitaldiari amaiera emateko, Begoña Pérez errektoreordeak hartu zuen hitza eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionala abestu zen.
Graduatzen ziren promozioak
Titulazio hauetako ikasleek hartu zuten parte graduazio-ekitaldian: Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan (gaztelania) eta Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduko Nazioarteko Programa, Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan (euskara), Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan (gaztelania) eta Lehen hezkuntzako Irakasletzako Graduko Nazioarteko Programa, Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan (euskara), Gradua Gizarte Lanean, Gradua Soziologia Aplikatuan eta Gradua Historian eta Ondarean.