Joan eduki nagusira

Larunbat honetan, apirilak 13, NUPeko Nekazaritzako Ingeniaritzako Eskola Teknikoan (NIBGMET) ematen diren titulazioetako 149 ikaslek parte hartu zuten zentro horretako graduazio-ekitaldian. Protokolozko ekitaldia El Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan egin zen, eta 900 bat lagun joan ziren ekitaldira graduatutakoen adiskide eta senitartekoak tarteko.

zoom Ikasleak, graduazio-ekitaldian.

Ikasleak, graduazio-ekitaldian.

Honako hauek izan ziren zeremoniaren buru: Jorge Elso Torralba Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordea; Ramo Barrena Figueroa NIBGMETeko zuzendaria; eta Susana Montes Domínguez promozioen amabitxia. Ekitaldiari hasiera emateko, Isabel Navarro Salguerok eta Arnau Ferri Garcíak hitzaldia eman zuten ikaslee ordezkari gisa, eta, ondoren, Susana Montes amabitxiak hitza hartu zuen. Gero Ramo Barrena NIBGMETeko zuzendaria mintzatu zen. Geroago, diplomak banatu zitzaizkien parte-hartzaileei, eta, ekitaldiari amaiera emateko, Jorge Elso Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordeak hartu zuen hitza. Ekitaldia Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionalarekin amaitu zen.  Efrén Otazu de la Casak (pianoa) eta Nahia López Olagüek (abeslaria) osatutako bikoteak abestu zuen.

zoom Fernando Remacha aretoaren ikuspegi orokorra, graduazio-ekitaldian.

Fernando Remacha aretoaren ikuspegi orokorra, graduazio-ekitaldian.

Graduatu ziren ikasleak honako titulazio hauetakoak dira: Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan, Gradua Bioteknologian, Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan, Gradua Datuen Zientzian, Gradua Zientzian, Gradu Bikoitza Datuen Zientzian eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Gradu Bikoitza Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan.
 

zoom Titulazio guztietako ikasleak. Aurrean, ezkerretik eskuinera, Susana Montes Domínguez (amabitxia), Jorge Elso errektoreordea eta Ramo Barrena NIBGMETeko zuzendaria.

Titulazio guztietako ikasleak. Aurrean, ezkerretik eskuinera, Susana Montes Domínguez (amabitxia), Jorge Elso errektoreordea eta Ramo Barrena NIBGMETeko zuzendaria.