Apirilaren 13an, larunbata, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zientzia Juridikoen Fakultatean ematen diren bi titulazioetako 119 ikaslek hartu zuten parte zentro horretako graduazio-ekitaldian. Zuzenbideko Gradua eta Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua dira bi titulazio horiek. Protokolozko ekitaldia Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan egin zen, eta 800 bat lagun izan ziren bertan, graduatutakoen senitarteko eta adiskideak tarteko.
Honako hauek izan ziren zeremoniaren buru: Roldán Jimeno Aranguren Unibertsitateko idazkari nagusia; Rafael Lara González Fakultateko dekanoa; eta Julen Llorens Espada promozioen aitabitxia. Ekitaldiari hasiera eman zioten ikasleen ordez Iratxe Oslé Goicoecheak eta Fátima Zahra Achour Sabrik, eta ondoren Julen Llorens aitabitxiak hitz egin zuen. Gero Rafael Lara dekanoa mintzatu zen. Azkenik, diplomak banatu zitzaizkien parte-hartzaileei, eta, ekitaldiari amaiera emateko, Roldán Jimeno Unibertsitateko idazkari nagusiak hartu zuen hitza. Ekitaldia Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionalarekin amaitu zen.