Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Erizaintzako Graduko irakasle batzuek osasuna sustatzeko borondatezko jarduera bat bultzatu dute. Jarduera gradu horretako bigarren eta hirugarren ikasmailetako ikasleei zuzenduta dago, eta haren helburua da haurrak osasun ingurunera ohitzea. Ekimena berriki amaitu da, eta Santa Luisa de Marillac eta San Cernin ikastetxeetako Haur Hezkuntzako hirugarren ikasmailako 150 ikaslek parte hartu dute (5-6 urte).

zoom Sendaketa tailerreko une bat.

Sendaketa tailerreko une bat.

"Healthy Friendly" jarduerari esker ikasleek osasun-eremua ezagutzen dute ingurune simulatu eta kontrolatu baten bidez. Jardueran, Erizaintzako ikasleek adingabeak gidatu zituzten zenbait osasun-material eta gune ezagutzeko ibilbidean eta zauriak sendatzeko eta bihotz-birikak bizkortzeko tailer bat egin zuten. 

zoom Haur parte-hartzaileak Erizaintzako ikasleekin, jardueraren une batean.

Haur parte-hartzaileak Erizaintzako ikasleekin, jardueraren une batean.

NUPeko irakasle hauek parte hartu dute ekimenean: Ana Carolina Andrade Biaggi Leite, Paula Escalada Hernández, Nely Soto Ruiz eta Arantxa Bujanda Sainz De Murieta. Unibertsitateko Osasun Zientzien Sailekoak dira guztiak. 

Jarduera onuragarria bi aldeentzat

“Jarduera hori oso onuragarria da bai Erizaintzako ikasleentzat bai haurrentzat”, baieztatu dute parte hartu duten NUPeko irakasleek. “Horrez gain, etorkizuneko osasun-profesionalei aukera ezin hobea ematen die komunikazioari, enpatiari eta lidergoari dagozkion trebetasunak garatzeko, eta haurrei, berriz, osasun-ingurunearekin txikitatik modu ludiko eta seguruan ohitzeko aukera ematen die”, gehitu dute. "Unibertsitatearen eta eskola-komunitatearen arteko lankidetzak osasun-hezkuntza sustatzeaz gain, erizaintzako etorkizuneko profesionalen bokazioa eta konpromiso soziala sustatzen ditu, eta, aldi berean, haurrak beren osasuna zaintzeko eragile aktibo gisa ahalduntzen ditu", ondorioztatu dute.

zoom Ikasleek bihotz-birikak bizkortzeko teknikak ikasi zituzten.

Ikasleek bihotz-birikak bizkortzeko teknikak ikasi zituzten.