Joan eduki nagusira

Mikel Pérez de Gracia Cuñado Zizur Txikiko San Fermin ikastolako ikasleak zilarrezko domina lortu du joan den astean Granadan egindako Espainiako Fisikako XXXV. Olinpiadan. Nafarroak lehiaketan zuen beste ordezkariak, Xabier Tapia Zelaieta Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolako ikasleak, ohorezko aipamena erdietsi du.

zoom Ezkerretik eskuinera: Xabier Tapia, Miguel Arana eta Mikel Pérez de Gracia, Granadan.

Ezkerretik eskuinera: Xabier Tapia, Miguel Arana eta Mikel Pérez de Gracia, Granadan.

Granadako Unibertsitatean egin da olinpiada honen fase nazionala, Zientzia Fakultateko Fisika ikasketen 50. urteurrena dela eta. Lehiaketak ehun gazte bildu ditu, eta aurretik egindako 36 fase lokaletan gainditu zuten hautaketa.

Nafarroakoari dagokionez, martxoan egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), eta hamabost ikastetxetako 58 ikaslek parte hartu zuten; Mikel Pérez de Graciak irabazi zuen, eta Xabier Tapia izan zen bigarren.

Nafarroa ordezkatu zuten bi ikasleak Miguel Arana Burgui NUPeko Zientzien Saileko irakaslearekin batera joan ziren Granadara. Arana irakaslea Fisika Olinpiadaren Nafarroako batzordeko ordezkaria da.

Mikel Pérez de Gracia bi olinpiadetako hiru fase lokaletan gailendu da: Matematikakoan (azken bi edizioetan) eta Fisikakoan (ikasturte honetan).