Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak ikastegiaren dekano guztiak omendu ditu, hots, lehen hauteskundeetatik (1989) 2020ra bitartekoak. Ordutik bederatzi dekano izan dira guztira: José Ramón Uriarte Ayo (1988-1991), Emilio Huerta Arribas (1991-1993), Jorge Nieto Vázquez (1993-1996), Rafael Santamaría Aquilué, zendua (1996-1999); Pedro Pascual Arzoz (1999-2004), Juan Franco Pueyo (2004-2007); Joseba de la Torre Campo (2007-2012), Pablo Arocena Garro (2012-2016) eta Emilio Domínguez Irastorza (2016-2020). Ekitaldian, Rafael Santamaría ordezkatu zuen Juan Ramón de Miguelek, zeina fakultateko idazkaria izan baitzen Santamariaren agintaldian.
Dekano omenduak, oraingo dekanoarekin batera. Ezkerretik eskuinera, Juan Ramón de Miguel (Rafael Santamaríaren ordez), Pedro Pascual, Joseba de la Torre, José Ramón Uriarte, Sandra Cavero, Emilio Huerta, Pablo Arocena eta Emilio Domínguez. Juan Franco falta da argazkian.
Zentroaren egungo dekanoak, Sandra Cavero Brújulak, aurkeztu eta moderatu zuen omenaldia, eta Fakultatearen egungo estrategiaren elementu esanguratsuenen azalpen labur batekin hasi zen. Ekitaldiaren gai nagusia ekonomia eta enpresen zuzendaritzako unibertsitate-ikasketen orainari eta etorkizunari buruzko mahai-inguru bat izan zen, eta Vicente Salas Fumás Zaragozako Unibertsitateko Enpresen Antolaketako katedradun emerituaren ponentzia magistrala izan zuen ardatz. Fakultateko aholku-batzordeko kide hauek parte hartu zuten: César Esparza Larramendi, Pello Irujo Amézaga eta Águeda Tortajada Fernández.
Gogoetaren ondoren, dekanoak omendu bakoitzaren agintaldiko elementu esanguratsuak gogoratu zituen eta bere taldeko kide batek opari pertsonalizatua eman zion dekano bakoitzari, bai eta oraingo dekanoari ere. Ana Nadal Iglesiasi errekonozimendu berezia egin zitzaion, fakultateko administrari arduraduna izan baita haren historia osoan. Inmaculada Farran Blanch NUPeko Irakaskuntza errektoreordeak eman zion amaiera ekitaldiari.