Joan eduki nagusira

Catherine L 'Ecuyer dibulgatzaile eta hezkuntza-adituak "Leihoak baino pantaila gehiago dituen mundu batean heztea" hitzaldia eskainiko du ostiral honetan, apirilaren 12an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak eta NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailak antolatu dute bilkura, Aprender-Ikasi Katedraren laguntzarekin, eta 12:30etan izanen da NUPeko ikasgelategiko Arrainontzian (Arrosadiako Campusa). Bertaratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea

Catherine L´Ecuyer-en ibilbidea

Catherine L 'Ecuyer Bartzelonan bizi den kanadarra da, eta IESE Business School-eko masterra eta Europako Ikerketa master ofiziala ditu eta Hezkuntza eta Psikologian doktorea da. 

Ikertzailea da eta hezkuntzari buruzko zenbait liburu eta artikulu idatzi ditu, hala nola Educar en la realidad (16. argitaraldia.), haurtzaroan eta nerabezaroan teknologia berrien erabilerari buruzkoa; Educar en el asombro (36. argitaraldia), zortzi hizkuntzatan eta 60 herrialdetan argitaratua; eta Conversaciones con mi maestra (3. argitaraldia), hezkuntza-joeren jatorriari buruzkoa. Haren blogak bi milioi bisita baino gehiago ditu, eta 400 erreportaje eta elkarrizketa baino gehiagotan parte hartu du komunikabideetan, eta horietako batzuetako artikulugilea da, hala nola El País, La Vanguardia, El Mundo eta Huffington Post, Frantzian. Egun Nafarroako Unibertsitateko Gogoa-Garuna ikerketa-taldean ari da lankidetzan eta CLE Fundazioko Hezkuntza Klasikoko eta Humanitateetako Graduondoaren zuzendaria da.