Joan eduki nagusira

Luisa Jusué Rípodas eta María Antonia González gizarte-langileek eta Francisco Idareta Goldaracena Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak NUPeko Concepción Arenal sariak jaso zituzten atzo, martxoak 21 (osteguna), Gizarte Lanaren Nazioarteko Eguna zela-eta. Ekitaldi instituzionala NUPeko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialak antolatu zuten.

zoom Concepción Arenal Sarien irabazleak. Ezkerretik eskuinera: María Antonia González, Francisco Idareta eta Luisa Jusué.

Concepción Arenal Sarien irabazleak. Ezkerretik eskuinera: María Antonia González, Francisco Idareta eta Luisa Jusué.

Luisa Jusuék bere ibilbide profesionalagatik jaso zuen saria, eta María Antonia Gonzálezek aipamen berezia jaso zuen bere lan profesionalagatik eta lanbidearen defentsan egindako lanagatik. Francisco Idareta, aldiz, ikerketa-ibilbideagatik saritu zuten. Aipatutako sariak emateaz gain, 2022-2023 ikasturtean kalifikaziorik onenak jaso zituzten gradu amaierako lanak aitortu zituzten. Zehazki, saria eman zieten Silvia Razquin Burgos, María Isabel Ponce Flores eta Ion Beltza Lapuenteren lanei. Era berean, Rocío Litago Iribarreni aitorpena egin zioten elkargoko kide beteranoena izateagatik.

zoom TEgindako lanengatik aitorpenen bat jaso duten ikasleak. Ezkerretik eskuinera: María Isabel Ponce Flores, Silvia Razquin Burgos eta Ion Beltza.

Egindako lanengatik aitorpenen bat jaso duten ikasleak. Ezkerretik eskuinera: María Isabel Ponce Flores, Silvia Razquin Burgos eta Ion Beltza.

Sariak banatzeko ekitaldia “Ongi bizitzea: aldaketa eraldatzaile bat etorkizun partekatu baterako” lelopean egin zen. Ekitaldiaren gidari aritu ziren Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea, Inés Gabari Gambarte Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa eta Gemma Escalada San Adrián Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialeko lehendakaria. Sariak Carmen Maeztu Villafranca Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak banatu zituen.

Concepción Arenal Sariak

Fakultateak berak dioenez, sari horien bidez “Concepción Arenal omendu nahi dute, XIX. mendearen amaieran feminismoaren eta gizarte lanaren aitzindari nagusietako bat izan baitzen Espainian”. Orain arte, edizio honetakoez gain, hauen ibilbideei ere egin zaie aitorpena: Olga Aroz Sabanza eta Sara Díaz de Cerio Ayesa (2023); Gema Mañu, María Cristina Lopes eta Camino Oslé (2022); eta Juana Urra Mariñelarena eta María José Lacalzada de Mateo (2021).

zoom Saridunak, aitorpenen bat jaso duten ikasleak eta sari banaketako parte-hartzaileak. Aurreko lerroan, ezkerretik eskuinera: Franscisco Idareta (sariduna), Inés Gabari (Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa), Luisa Jusué (sariduna), María Antonia González (sariduna), Begoña Pérez Eransus (Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea), Carmen Villanueva (Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko kontseilaria), Gemma Escalada (Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialeko lehendakaria) eta Rocío Litago Iribarren (sariduna). Atzeko lerroan, ezkerretik eskuinera: Txema Uribe eta Alberto Jáuregui (NUPeko irakasleak) eta Ion Beltza, Silvia Razquin eta María Isabel Ponce.

Saridunak, aitorpenen bat jaso duten ikasleak eta sari banaketako parte-hartzaileak. Aurreko lerroan, ezkerretik eskuinera: Franscisco Idareta (sariduna), Inés Gabari (Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa), Luisa Jusué (sariduna), María Antonia González (sariduna), Begoña Pérez Eransus (Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea), Carmen Villanueva (Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko kontseilaria), Gemma Escalada (Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialeko lehendakaria) eta Rocío Litago Iribarren (sariduna). Atzeko lerroan, ezkerretik eskuinera: Txema Uribe eta Alberto Jáuregui (NUPeko irakasleak) eta Ion Beltza, Silvia Razquin eta María Isabel Ponce.