Sahats ikastetxe publikoko (Barañain) ikasleek aurkeztutako “Viva Magenta” lanak lan onenaren lehen saria lortu du NUPen “Emakume zientzialaria izan nahi dut” eskolarteko lehiaketako A modalitatean (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak); B modalitatean (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa), berriz, “Oca de Hipatía de Alejandría” lana izan da irabazlea, Mater Dei ikastetxeko (Aiegi) ikasleek egina. NUPeko Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak antolatutako sari banaketa ekitaldia ekainaren 12an izan zen, astelehena, eta bertan izan ziren Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea, Ana Burusco Juandeaburre Unibertsitateko zuzendari nagusia eta Gurutze Pérez Artieda katedrako zuzendaria.
Sariak banatzeko ekitaldiaren aurretik, bi tailerretan aritu ziren 180 bat ikasle: “Artbot” (proiektu horretan margotzen dakien robot bat eraiki zuten), eta “Camión hidráulico” (uraren indarrarekin abiarazten den atoia duen kamioi bat sortzeko proiektua).
Sahats ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mMailako ikasleak (A modalitateko irabazleak) agintariekin batera.
Lehiaketaren edizio honetan bost ikastetxetatik etorritako 215 lagunek hartu dute parte (107 ikaslek A kategorian eta 108k B kategorian). Guztira 61 lan aurkeztu dituzten formatu desberdinetan: bideoak, marrazkiak, aurkezpenak, mahai jokoak, idazlanak, esperimentuak, muralak eta robotak.
Irabazleei jostailu teknologikoak eta NUPen promozio materiala eman zaizkie, baita beren ikastetxearentzako liburu sorta bat ere, eta saritutako ikastaldeak aukera izan du Unibertsitatean zientziari buruzko jardunaldi batean parte hartzeko. Gainerako sarituek promozio materiala, liburu sorta bat eta Unibertsitatean zientziari buruzko jardunaldi batean parte hartzeko aukera ere lortu dute.
Hauek izan dira A modalitateko lehenbiziko saria jaso duten ikasleak, Sahats ikastetxe publikokoak: Ermina Abidinova Bayazitova, Ainhoa Baptista Ruiz, Adriana Canela Barry, Jeysi Castro Lozano, Thiago Chiclayo Jara, Victoria Colmenarez Rivero, Isabella Doncel Rios, Maryem El Bourkhissi Khafou, Galia Hamdi Bubacrin, Magatte Mbaye Camara, Saif Eddine Menkouche, Mirabel Nachion Oboniye, Paola Prado Simôes, Emmanuel Rengifo Cardona, Samuel Rincón Ospina, Cristian Rivera Hernández, Mateo Sanchez Gonzalez, Giulia Diana Sandor, Yimara Valencia Valencia, Lachezar Chavdarov Yankov eta Lesly Alexaira Zapete Pérez.
B modalitatean lehen saria lortu duen lanaren egileak Dylan Tirapu Barba, Dylan Jimenez Ordóñez, Eki Zabala Ruiz de Larramendi eta Daniela Ripa Vergara izan dira, Mater Dei ikastetxekoak.
Accesita eta bigarren sariak
A modalitateko (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak) lan hoberenarentzako lehenbiziko accesita Leo Cano Bosque ikasleak aurkeztu duen “Historia de Marie Curie” bideoari eman diote (Noaingo San Miguel HLHIP).
A modalitateko (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak) lan hoberenarentzako bigarren accesita “MD Robots” lanari eman diote (Mater Dei ikastetxeko ikasleek egina). Hauek izan dira lan horren egileak: Ibai Aguirregoicoa Crespo, Uxue Altuna Bernardo, Nagore Alves Inga, Ruth Arbizu Díaz, Hugo Armendáriz López, Luka Balerdi Trecu, Iker Barbarin Tobes, Julia Carretero Rivero, Daniel Chasco Zúñiga, Ashley Deschamps Agustí, José Javier Echávarri Vicente, Adriana García Zapirain, Leyre Gil Martínez, Juan Guajardo López, Iago Larrión López, Ainhoa Morales Cañón, Ada Peña Romero, Leyre San Miguel Arteta, Nicolau Sánchez-Garrido Cristóbal, Alba Trescastro García, Aimar Ulayar Aramendía, Anna Luiza Vieira Ferreira eta Paula Yanci Bados.
B modalitateko (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa) lan hoberenarentzako lehenbiziko accesita bi lani eman diete. Bi lan horietako lehenbizikoa “Canción sobre Sofía Kovalevskaya” lana da, eta hauek izan ditu egile: Iker Cristóbal Iriarte, Unai Irigoyen Tellería, Luisa Mariana Lanchi Aguilar, Hugo De Oliveira Rodrigues, Eneko Labarga Pardo eta Sergio Ilzarbe Oteiza ikasleak. Bigarren lan saridunaren izenburua “Escape Room Klara Von Neumann” izan da, Cindy Amador Jiménez, Gabriel Sánchez Venta, Carla Villanueva Redín eta Olaia Arbizu Sainz ikasleek aurkeztua (denak ere Mater Dei ikastetxekoak).
Azkenik, B modalitateko lan hoberenarentzako accesitaren bigarren saria ere bi lani eman diete: batetik, “Cómic de Margarita Salas” lanari, zeina Noa Balerdi Chasco, Elisa Ayúcar Zaldivar, Pablo Garín Borobia, Enzo Elizondo Salvador, Oier Martínez de Eulate Apesteguia, Rubén Luquin Ruiz, Iker Pallares Orozco eta África Rodrigues Coque ikasleek aurkeztu baitute; bestetik, “Lapbook con juegos Maria Sybilla Merian” lana saritu dute, Bruno Jímenez Zabala, Ander Jímenez Álvarez de Eulate, Anahí Guaylla Chávez eta Julia Nicolás Guibert ikasleek aurkeztua (denak ere Mater Dei ikastetxekoak).
Esker onak
Ekitaldia agintarien hitzaldiekin amaitu zen. Ana Burusco Juandeaburre Unibertsitateko zuzendari nagusiak zientzialari izateak gizartean duen garrantzia gogorarazi zien haurrei, eta esan die horregatik dela hain garrantzitsua parte hartu duten jarduera hori. Nafarroako Gobernuaren izenean zorionak emateaz gain, eskerrak eman nahi izan zizkien lanen tutore izan diren irakasleei. Hitz hauek esan dizkie: “ikasturtean zehar egin behar izan dituzuen jardueren artean zaila da lehentasunak jartzea, eta zorionak eman nahi dizkizuet txapelketa honetan parte hartzeko tartea hartu duzuelako”.
Bestalde, Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordeak ere irakasleei eta ikasleei egin duten ahaleginagatik eskerrak emanez itxi zuen emanaldia. Ikasleak ikasten jarraitzera animatu zituen, “ezagutza lortzeko, ongi pasatzeko eta besteei laguntzeko modu bat” den neurrian.