Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek bi antzezlan berri estreinatuko dituzte asteazken honetan, maiatzak 10, eta datorren asteartean, hilak 16, Unibertsitateko instalazioetan: “Inserte título” eta “Come y calla”. Lehenbiziko antzezlana, Carlos Rodríguezek zuzendua, 18:00etan eta 19:30ean izanen da, Ikasgelategiko 201. gelan (Arrosadiko campusa), eta bigarrena, Jaione Urtasunen zuzendaritzapekoa, hilaren 16an, 19:30ean, Sario eraikineko atalondoan (korridorearen amaieran).
Bi lan horiek “sorkuntza-antzerki” deiturikoaren barruan kokatzen dira, hau da, haien abiapuntua ez da zuzendari batek aldez aurretik finkatutako testu bat. Lan egiteko eredu horretan, antzerki taldeko kide guztiek parte hartzen dute landu nahi dituzten gaien hautaketan, haien analisian, antzezlana taularatzeko tekniken hautaketan, interpretazioan eta zuzendaritzan. Beraz, antzezpen horietan garrantzitsuena ez da emaitza, prozesua baizik.
Antzezlanetako argumentua eta aktoreak
"Inserte título" inprobisazioetan oinarritzen den lana da, eta publikoak ere parte hartzen du hartan. NUPen “Improfesionales” taldearen lehenbiziko sorkuntza-lana da. Hauek dira talde horretako kideak: Luana Aguerri Aguinaga, Jokin Aranguren Redín, Hodei Brito Montón, Nacho Domínguez Iturralde, Amaia Femia Comesañas, Saioa González Mancho, José Javier Hernández, Xabier Salinas Echave eta Elisabet Valls Lezaun.
Bestalde, “Come y calla” sorkuntza kolektiboko antzezlan dinamiko eta aldakor bat da, eta, umorea eta kritika erabiltzen ditu aldi berean elikagai gehiegi eta elikagaien falta dituen mundu batez aritzeko. Hauek dira aktoreak: Ane Bienzobas Adrián, Xabier Claver Ruiz de Eguino, Adriana Echaide Escudero, Lidia del Moral Pastrana, Ainhoa Liberal Pérez, Eva Iraizoz Iraizoz, Marta Moreno Caro, Jana Prat Ardiaca, Marta Remírez Beorlegui eta Sergio Torres Peralta.
NUPeko antzerki-jarduerak Óscar Orzaiz Unibertsitateko Antzerki Taldeko zuzendariak koordinatzen ditu, eta NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordetzaren ardurapeko jarduera kulturalen eskaintzaren parte dira.