Joan eduki nagusira

NUPeko Antzerki Taldeak bere lan berria antzeztuko du Iruñean ostiralean eta larunbatean, apirilak 21 eta 22: “Injusta Justicia”, Óscar Orzáiz Resanok zuzendua. Hamaika egilek idatzitako beste horrenbeste eszenaz dago osatua, eta, horietan, askatasunez egiten dute gogoeta “Zer da injustua?” galdera abiapuntu hartuta.

Emanaldia 19:30ean izanen da bi egunetan, Iturramako Civivoxean, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatutako Unibertsitateko XIV. Antzerki Zikloaren parte da. Sarreren prezioa euro batekoa da, eta, haiek erosteko, aldez aurretik eman behar da izena 010 telefono zenbakian edo pamplonaescultura.es webgunean; bestela, aurrez aurre ere erosten ahal dira edozein Civivoxetan. 

zoom Estudiantes del reparto

“Injusta justicia” antzezlanean parte hartzen duten ikasleak, proba-saioetako batean. Ezkerretik eskuinera: Irati Azkarate, Carlos Goyache, Unai Pérez, Ruth Pascual, Irati Rogel, Adriana Ferreira, Massil Allache eta Natalia Zúñiga. Argazkietan Adriana Mateo falta da.

Balioak, komenentzia, meritokrazia edo konplazentzia

Hauek dira egileek injustiziari buruzko gogoeta egiteko jorratzen dituzten gaietako batzuk: norberaren balioen eta komenentziaren arteko talka, genero indarkeria, gizartearen normatibitatea, meritokrazia, konplazentzia eta Gerra Zibila. “Antzerki-taldeko kideok gure egileen ideiak proiektatu nahi ditugu, eta ikusleak injustiziaren esanahiari buruzko hausnarketa kritiko bat egitera animatu nahi ditugu. Hain lodia al da gauzak justuak eta injustuak bereizten dituen marra? Utopia hutsa al da justizia?”, dio Óscar Orzaizek.

Hauek dira antzeztuko dituzten hamaika lanak eta beren egileak: “Lamas, Lorenzo Lamas” (Carlos Bassas), “Justicia” (Miguel Goicoechandía), “Sin título” (Luis Tarrafeta), “Import-export” (Víctor J. Iriarte), “Contra la igualdad” (Esteve Soler), “Sociedad normativa” (Yolanda Almeida), “Meritocracia” (Ventura Ruiz), “Sangre en las manos” (Susana Rodríguez), “El disputado móvil de Candi” (Josu Castillo), “Víctima” (Ion Martinkorena) eta “Reencuentros” (Txus San Vicente).

Aktoreak eta lantalde teknikoa

Antzezlanean parte hartuko duten ikasleak honako hauek dira: Massil Allache de Esteban, Irati Azkarate Iribarren, Adriana Ferreira Batista, Carlos Goyache Sarasa, Adriana Mateo Larrainzar, Ruth Pascual García, Unai Pérez González, Irati Rogel Bello eta Natalia Zúñiga Ezcurra.

Argien eta soinuaren arduradunak Koldo León Casamayor eta Fran Marcén Goñi izanen dira. Raparen zuzendaria Txus San Vicente da, eta dantza urbanoaren koreografiarena, berriz, Hodei Brito Montón. Kartelaren diseinua Ainhoa Liberal Pérezek egin du. Antzerki Taldea bera arduratzen da eszenografiaz eta jantziez.

NUPeko Antzerki Taldearen azken antzezlanak honako hauek izan dira: Antonio Buero Vallejoren “La doble historia del doctor Valmy”, (2016-2017); Jordi Gomarren “Superhéroes de barrio” (2017-2018), Dulce Chacónen “Algún amor que no mate” (2018-2019), Javier Vicedo Alósen “Summer evening” (2019-2020), Fermín Cabalen “Tejas verdes” (2020-2021) eta Fernando Arrabalen “Arrabaladas” (2021-2022).