Martxoaren 16an eta 17an, 2023ko erronka berriztagarria egin zen NUPen, Energiaren X. Astearen barrenean, eta masterreko ikasle hauek osatutako taldea izan zen irabazlea: Maren Bustamante Romeo, Julen Calvo Ruiz, Nerea Ciaurriz Sola, Andrea Aristu Echávarri, Celia Guerrero Ortiz, Marcos Álvarez Echarri, Borja Velázquez Lafuente, David Urbiola Sáez, Lorea Barbolla Arregui eta Jon Cerrada Garcés. Aurtengoan, parte-hartzaileek aurre egin behar izan dioten erronka Arrosadiko campusa UPNA GREEN campus bihurtzea izan da, hau da, hura espazio berriztagarri, jasangarri eta adimendun bihurtzeko proiektu bat egin behar izan dute.
Talde irabazleko kideak. Ezkerretik eskuinera: Lorea Barbolla, Borja Velázquez, David Urbiola, Andrea Aristu, Celia Guerrero, Marcos Álvarez, Maren Bustamante, Nerea Ciáurriz, Julen Calvo eta Jon Cerrada.
Erronkan 81 ikaslek hartu dute parte, 8 taldetan. Irabazleek diploma bat eta 500 € jaso dituzte, eta accesita (diploma eta 300 euro) Ainhoa Moreno Echarrik, Javier Aguirre Jaureguik, Vadim Coselev Condreak, Oier Chivite Muñozek, Diego Mina Ruizek, Mikel Armendáriz Pascualek, Mikel Montero Barrenecheak, Xabier Tabar Arocenak, Jorge Crespo Melendok eta Martín Cacho Garayk osatutako taldearentzat izan da.
UPNA GREEN proiektua NUPek Arrosadiko campuserako duen proiektu estrategiko bat da, eta datozen urteetan garatuko da. Zehazki, parte-hartzaileei gehieneko aurrekontu bat eman zaie, eta, harekin, proposamenak egin behar izan dituzte gai hauei buruz: mugikortasun elektrikoa (ibilgailu elektrikoak, bizikletak, patineteak eta abar kargatzeko puntuak), soberakin fotovoltaikoen biltegiratzea, eraikinetako efizientzia energetikoa eta campus adimenduna (sentsoreak eta monitorizazioa).
Lehiaketako accesita lortu zuen taldeko ikasleak. Ezkerretik eskuinera: Vadim Coselev, Diego Mina, Martín Cacho, Jorge Crespo, Xabier Tabar, Mikel Armendáriz, Mikel Montero, Oier Chivite, Ainhoa Moreno eta Javier Aguirre.
Erronka horretan “Industria Ingeniaritzako Masterra” eta “Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterra: Sorkuntza Elektronikoa” masterretako lehenbiziko ikasmaila ikasten ari diren ikasleek hartu dute parte. Behin erronka planteatuta, 24 ordu izan dituzte hari irtenbidea emateko. Proiektuak epaimahai baten aurrean defendatu behar izan dituzte, zeina NUPeko irakasleek eta unibertsitateko energiaren astea antolatzen duen Energia Berriztagarrien Katedra osatzen duten erakundeetako kideek osatua baitzen.