Joan eduki nagusira

Guztira 25 enpresa eta entitatek hartu dute parte Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako entitate eta enpresen eta Datuen Zientziako Graduko eta Datuen Zientziako eta EAZko (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza) Gradu Bikoitzeko ikasleen artean antolatu dituen topaketetan.

zoom Nulab enpresako Mari Jose Bengoechea hizketan, saioaren une batean.

Nulab enpresako Mari Jose Bengoechea hizketan, saioaren une batean.

Otsailean zehar astean behin egin diren lau saiotan, entitateen ordezkariek aukera izan dute ikasleei dauden lan aukeren berri emateko (praktikak enpresan, curriculumetik kanpoko praktikak eta kontratazioak), baita ikasketa amaierako lanak eskaintzekoa ere. Bestalde, topaketa hauek aukera ematen diete ikasleei beren profil profesionalarekin lotuta dauden irtenbide profesionalak lehenbiziko eskutik ezagutzeko. Saio horietako bakoitzera 80 ikasle joan dira batez beste.

Topaketak Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoaren barrenean (NIBGMET) antolatu ditu Carlos López Molina Konputazioaren Zientzietako eta Adimen Artifizialeko irakasleak; bera da lehen aipatutako graduen arduraduna ere. Nafarroako IKTen Klusterrak (ATN) ere parte hartu du antolakuntzan, Cristina García kudeatzailearen bidez.

Saio horietara gonbidatutako entitateak eskolarekin harremanetan jarri eta praktikak edo gradu amaierako lanak eskaini zituztenak izan dira. Hauek izan dira topaketako parte-hartzaileak: ANASINF, Dateando, Bersey Consulting, CyC, DataValue, Conasa, Veridas, Nasertic, Helphone, Movalsys, MendiTech, Tasiva Visión, Vicomtech, Nastat, Tracasa, Gobernu Irekia (Nafarroako Gobernua), CIMA, Datuaren Bulegoa (Nafarroako Gobernua), Ingeteam, San Fermin Ikastola, Nulab, Osasuna, Viscofán, INTIA eta BioEbro Behatokia.