Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Ikasketen Amaierako Aparteko Saria eman die ikasketak 2021-2022 ikasturtean bukatu zituzten graduko 32 ikasleri eta masterreko 9ri. Ikasketen batez besteko kalifikazioa 8 edo altuagoa dutela egiaztatzen duten ikasleei ofizioz ematen die NUPek 300 euroko saria. Unibertsitateak sari kopuru jakin bat ezartzen du titulazio bakoitzeko. Saria irabazi izana ikasleen espediente akademikoan eta Tituluaren Europako Gehigarrian adierazten da.

zoom Graduko ikasketetan espedienterik onenak lortu dituzten ikasleak, NUPeko Olibondoak eraikinean, bertan egin baitzitzaien omenaldia.

Graduko ikasketetan espedienterik onenak lortu dituzten ikasleak, NUPeko Olibondoak eraikinean, bertan egin baitzitzaien omenaldia.

Sari banaketa atzo egin zen, martxoaren 2an, osteguna, Ramón Gonzalo Unibertsitateko errektorea buru izan zuen ekitaldi instituzional batean. Bertan parte hartu zuen Cristina Bayona Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak, baita Iranzu Zalba Larruyk ere, Elikagaien Prozesu eta Produktuen graduduna, saritu guztien izenean. Ekitaldian, era berean, omenaldia jaso zutenen senide eta adiskideak ere izan ziren.

Eskola eta fakultate guztien artean, graduko espedienterik onena Miguel Baigorri Eguzquiaguirrek lortu du (Datuen Zientzietako Gradua), eta masterrekoa Miriam Huárriz Gúrpidek (Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra).

Graduko espedienterik onenak eskolaren eta fakultatearen arabera

Gainerako espedienterik onenak gradu hauetakoak dira, ikastegiaren arabera: Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoan, Irene Zamora Álvarez (Bioteknologiako Gradua), Esther Zúñiga Sola (Zientzietako Gradua) eta Iranzu Zalba Larruy (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Gradua eta Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradua).

zoom Masterreko ikasketetan espedienterik onenak lortu dituzten ikasleak.

Masterreko ikasketetan espedienterik onenak lortu dituzten ikasleak.

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan ikasle hauenak izan dira espediente onenak: Miriam Mesquita González (Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua), Leire Paz Arbaibar (Ingeniaritza Biomedikoko Gradua), Ander Núñez Suberviola (Ingeniaritza Elektroniko eta Elektronikoko Gradua), Pablo Patus Díaz (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Daniel Sotelo Aguirre (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Jorge Bruned Alaman (Ingeniaritza Informatikoko Gradua) eta Pablo Colomo Gárate (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua).

Osasun Zientzien Fakultatean, espedienterik onenak lortu dituzten ikasleak Jihnson Fabián Pardo Ludeña eta Claudia Fuentes Rípodas (biak Erizaintzako Gradukoak) eta Esther Ayerra Baduz (Fisioterapiako Gradukoa) izan dira.

zoom Miguel Baigorri, graduko ikasketetako espedienterik onena.

Miguel Baigorri, graduko ikasketetako espedienterik onena.

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko sarituak Iratxe Legarra Nuin, Silvia Díaz de Rada Goñi, María Esteban Madariaga, María Galar Labayen (guztiak Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradukoak) eta Silvia Díaz de Rada Goñi (Ekonomiako Gradua) izan dira.

zoom Miriam Huárriz, masterreko ikasketetako espedienterik onena.

Miriam Huárriz, masterreko ikasketetako espedienterik onena.

Zientzia Juridikoen Fakultatean, Zuzenbideko Graduko María Vizcay Atienza eta María Esteban Madariaga ikasleek jaso dute saria, baita Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduko Candela María Sesma Martínezek ere.

Azkenik, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean Ángela Peña Escobar eta Nerea Misiego Torralba izan dira saridunak (biak ere Lehen Hezkuntzako Irakasletzako gradukoak), eta Marina Setuain Zudaire, María José Gómez Navalón, Raquel Fernández de Oliveira eta Irati López Rosagaray (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua). Horiez gain, Julen Murugarren Soria (Soziologia Aplikatuko Gradua) eta, azkenik, Araia Villareal Irujo eta Elisa Segovia Tiscar (biak Gizarte Laneko Gradukoak) saritu dituzte.

Masterreko espedienterik onenak

Masterreko espedienterik onenak hauek izan dira: Sara León Ecay (Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra), Irantzu Sagrario Primicia Álvarez (Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterra), Javier Martínez Lezaun (Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterra: Sorkuntza Elektrikoa), Jorge Compains Zorroza (Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra), Ainhoa López de Goikoetxea Gamboa (Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra), Maialen Pérez Setuain (Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Unibertsitate Masterra), Ana Munárriz Iriarte (Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterra), David Edgar Araiz Huarte (Abokatutzarako Sarbideko Masterra) eta Daniel Martínez Romero (Lan Arriskuen Prebentzioko Masterra).