2022-2023 ikasturtean, Plaza de la Cruz BHIk, Barañain BHIk, Valle del Ebro BHIk, Ribera del Arga BHIk eta Luis Amigó Ikastetxeak Ikerketako Batxilergoko 8 proiektu abiarazi dituzte NUPeko ikertzaileekin lankidetzan. Izan ere, Unibertsitateak, proiektuak proposatzeaz gainera, beharrezko aholkuak ematen dizkie ikasleei proiektuak martxan jar ditzaten, bai aurtengoetan, baita iaz abiarazitako 9 proiektuetan ere.
Ikerketako Batxilergoetan (Bi+), Batxilergoak irauten duen bi ikasturteetan, ikasleek ikerketa akademiko formal bat egiten dute —idatziz entregatu eta ahoz azaltzen dute tarteko fasean eta azken fasean—, prestakuntza espezifikoa jasotzen dute Ikerketaren Hastapenak irakasgaian, eta ikastetxeko irakasle bat izaten dute tutore. Ikasturte honetan, NUPeko hogei ikertzailek baino gehiagok dihardute kanpoko aholkulari (12 ikertzaile 2021-2022 ikasturtean hasitako proiektuetan eta 10 2022-2023 ikasturtean hasitako 8etan).
Barañain BHIko Ikerketako Batxilergoko lanak aurkezteko ekitaldiko parte-hartzaile guztien talde-argazkia, Iruñeko Planetarioan.
Alde horretatik, gogorarazi beharra dago NUPek liburu bat prestatu duela ikastetxeetan banatzeko, “Iniciación a la investigación: guía para estudiantes y docentes” izenekoa, hots, Batxilergoko etapan ikerkuntzaren abenturan hasten diren ikasleentzako gidaliburu bat. Liburua doan banatu da Nafarroan ekimen horrekiko interesa agertu duten Bigarren Hezkuntzako hamar bat ikastetxetan.
2022-2023 ikasturtean 8 proiektu jarri dira martxan NUPeko zenbait ikertzaileren laguntzarekin. Barañain BHIn, Irene Garatea “Así funciona la tierra: ¿te atreves a montar las piezas?” proiektua egiten ari da, Fran Sanz irakaslearen aholkupean, eta Ana Lahoz Nalda, berriz, “Vida en la oscuridad: la biodiversidad que no vemos” izenekoa, María Napal aholkulari duela.
Plaza de la Cruz BHIn 4 proiektu hauek ari dira egiten: “Valoración de la herramienta HYPPY”, Nora Millor irakaslearen tutoretzapean; “Autonomía en valores e identificación de situaciones de violencia contra las mujeres”, Paula Torranorena, Ariadna García, Sara Martínez de Morentin eta Rebeca Echávarri aholkulari dituelarik; “Percepción espacial del sonido y tecnologías de audio 3D”, Orhan Asan Barut eta Xiaolei Jiang ikasleen eskutik, Ricardo San Martín eta Eduardo Pardo irakasleen laguntzarekin; eta “Los alimentos también respiran II”, Nadia Rastrollo Garcíak eta Aintzane Mauleón Colomok egina, Carmen Barbaren tutoretzapean.
Azkenik, Ribera del Arga BHIn, María Napal irakaslea Juan David Osés Pardoren eta Oihane Jiménez Orduñaren “Quirópteros y alumbrado” proiektuaren aholkulari dabil; Luis Amigó Ikastetxean, berriz, Gerardo Pisabarrok “Basidiomicetos y su papel en la economía circular” izenekoan dihardu.
Proiektuen aurkezpena
Hain zuzen ere, 2021-2022 ikasturtean BI+ proiekturen bat hasi zuten Plaza de la Cruz BHIko eta Barañain BHIko ikasleek beren lanen ahozko aurkezpenak egin zituzten aste honetan.
Barañain BHIko ikasleak eta haien irakasleak, lanen aholkulari aritu diren NUPeko ikertzaileekin batera.
Barañain BHIren kasuan, proiektu horietako bik izan dituzte NUPeko ikertzaileak aholkulari: “Pioneras del deporte en Navarra”, Anne Aldea Garcíak Gemma Piérola Narvarteren aholkupean egindakoa, eta “Análisis del sesgo de género en la elección de modalidades científico-tecnológicas de los estudios de Bachillerato”, Eva López Azanzarena, zeinak María Isabel Zudaire Ripa, María Napal Fraile, Irantzu Uriz Doray eta Marisol Gómez izan baititu aholkulari.
Plaza de la Cruz BHIko ikasleek, bestalde, NUPeko ikertzaileen aholkupean egindako hiru proiektu hauek defendatu zituzten: “Síntesis y caracterización de xerogeles híbridos”, María Irigoyenek eta Nataly Padillak egindakoa Maialen Espinal ikertzailearen laguntzarekin; “Estudio de mercado de la empresa Movalsys”, Juan Garmendiak eta Joana Villadangosek gauzatutakoa Nora Millor aholkulari izan dutelarik; eta “Influencia de la temperatura y el tipo de corte en la tasa de respiración de la piña”, Sarah Agramontek eta Nahia Aramendíak egina, Carmen Barba ikertzailearen tutoretzapean.
Lankidetza 2021. urtetik
2021eko apirilean, Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu zuen Bigarren Hezkuntzako lau instituturekin Ikerketako Batxilergoa bultzatzeko. Ikerketako Batxilergoa “Batxilergoko ohiko ibilbideen bide osagarri bat da, oso aproposa ikerketa-jardueraren ezagutzan eta garapenean sakontzeko”.
Akordio horretan, NUPek konpromisoa hartu zuen ikergaiak ezartzeko, ikerketetan aholkulari aritzeko eta ikasleei erraztasunak emateko Iruñeko eta Tuterako campusetan ikerketa-lanak egin zitzaten, batez ere laborategietan, ikasgela tematikoetan eta arlo horrekin lotutako instalazioetan. Era berean, ezarri zuten Unibertsitateko irakasleek kanpoko ebaluatzaile profesional gisa hartuko zutela parte ikasleek egindako ikerketa-proiektuetan, dela zuzenean (epaimahaietan parte hartu, ebaluazioa egin, etab.), dela zeharka (aholkularitza, zalantzak argitu, etab.).