Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak irekia du urtarrilaren 31ra arte, igandea, 2022-2023 ikasturteko bigarren seihilekoan matrikulatzeko epea, hizkuntza hauetan: alemana, frantsesa, ingelesa eta gaztelania atzerriko hizkuntza gisa. Aldi horretan, irailean hasi ziren taldeetako batean sartzeko aukera dago (baldin eta talde horietan ikaspostu hutsik badago), aldez aurretik hizkuntza-mailaren doako proba eginda. Proba egiteko, beharrezkoa da Unibertsitatearen webgunean izena ematea; bertan, matrikula egiteko jarraitu beharreko urratsak ere aurkituko dituzu.
Halaber, matrikulazio epea irekia dute ikastaro malguek ere; ikasturte osoko edozein hilabeteren hasieran dago aukera formatu erdipresentzialeko ikastaro horietakoren batean sartzeko. Era horretako ikastaroen helburua ikasleen lan autonomoa sustatzea da.
Hizkuntzen Goi Mailako NUPeko Ikastegia
Hizkuntzen Goi Mailako NUPeko Ikastegia duela 20 urte baino gehiago ari da hizkuntzak irakasten. Denbora horretan guztian, 30.000 ikasletik gora izan dira bertan. Gainera, akreditatutako zentro aztertzailea da honako hauen azterketa ofizialetarako: Cambridge eta TOEFL iBT (ingelesa), DELF-DALF (frantsesa), DELE (gaztelania) eta CCSE (nazionalitate espainiarra eskuratzeko) eta YCT, HSK eta HSKK (txinera).
Ikastaro eta zerbitzu horiei buruzko argibide guztiak Hizkuntzen Goi Mailako NUPeko Ikastegiaren webgunean kontsultatu daitezke, eta, orobat, 948 169791 telefono zenbakira deituta edo helbide elektroniko honetara mezu bat igorrita: centro.idiomas@unavarra.es.