Emakumeek EAEko sindikatuetan izan duten lidergoari buruzko proiektu bat aurkeztu du Lohitzune Zuloaga Lojok, Elisa Sierra Hernáizek eta Eliana Alemán Salcedok osatutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasleen eta ikertzaileen taldeak (azken hori koordinatzaile aritu da), eta Emakunde Emakumeen Euskal Institutuak urtero antolatzen duen berdintasunari buruzko ikerketa-proiektuen deialdian hautatu dute. Emakumeek EAEko sindikatuetan izan duten lidergoari buruzko proiektu bat aurkeztu du Lohitzune Zuloaga Lojo, Elisa Sierra Hernáiz eta Eliana Alemán Salcedo Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasle eta ikertzaileek osatutako taldeak (azken hori koordinatzaile aritu da), eta Emakunde Emakumeen Euskal Institutuak urtero antolatzen duen berdintasunari buruzko ikerketa-proiektuen deialdian hautatu dute.
Proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) sindikatuetan emakumeek lidergoarekin zer harreman izan duten aztertu du, eta zein diren erraztaileak, oztopoak eta erronkak. 2022. eta 2023. urteetan eginen den ikerketa horrek 23.333 euroko dirulaguntza jasoko du.
Ikertzaileen curriculum laburra
Eliana Alemán Salcedo proiektuaren koordinatzailea Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea eta ikertzailea da. Hauek dira haren ikerketa-lerro nagusiak: sormen eta berrikuntza soziala, organizazioen soziologia, genero indarkeria eta trantsizioan dauden gizarteetako bakearen eraikuntza eta elkarbizitza. Aholkularitza juridikoaren arloan lan egindakoa da, nagusiki kontratazio publiko jasangarriari, politika publikoen diseinuari, erantzukizun sozial korporatiboari eta ekintzailetza eta berrikuntza sozialari lotutako gaietan. Orain Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailaren zuzendaritza-taldeko idazkaria da.
Lohitzune Zuloaga Lojok, Sail bereko irakaslea bera ere, segurtasun politikarekin eta genero indarkeriarekin lotutako kontuetan egin du lan. Lehendik ere Emakundek finantzatutako beste proiektu baten koordinatzaile ibilitakoa da; hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeak poliziak atxilotzen zituztenean zituzten esperientziak ikertu zituen. Eliana Alemánekin batera NUPeko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterreko “Herritarren parte-hartzea, aktibismo feminista eta emakumeen ahalduntzea” irakasgaiko irakaslea da.
Elisa Sierra Hernáiz Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea eta NUPeko “Generoa, zuzenbidea eta gizartea” ikerketa-taldeko zuzendaria da. Bere ikerketa-lerro nagusia emakumeen lan merkatuko berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzkoa da, eta horrek honelako gaiak hartzen ditu bere baitan: ekintza positiboko neurriak, langile emakumeen ordezkaritza txikiegia, lan arriskuen prebentzioa generoaren ikuspegitik eta lan baldintzen analisia, hala nola lan denbora, enpresetako berdintasun planak eta osasun laguntza.
Hiru ikertzaileak NUPeko I-COMMUNITAS ikerketa-institutuko kide dira.