Joan eduki nagusira

Berriki eguneratutako Stanfordeko Unibertsitatearen (AEB) azterlan batek munduko zientzialari onenen % 2ren artean sailkatu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) loturiko 32 ikertzaile. “PlosBiology” aldizkarian argitaratu dute sailkapena, eta Scopus datu-basearen informazioan oinarrituta dago; izan ere, zientzialariak ebaluatzeko, haiei buruzko aipamenek zenbateko inpaktua duten hartzen du kontuan. Lehenbiziko aldiz, NUPeko emakume ikertzaile bat sartu da rankingean: María Medrano Echeverría.

Bi sailkapen egin dituzte Stanfordeko Unibertsitatearen azterlanean: sailkapen baten irizpidea da zientzialarien ikerketak zenbatetan aipatu diren beren ikerketa-karrera osoan; bigarrenarena, berriz, 2021ean zenbatetan aipatu diren. Lehenbiziko sailkapenean, NUPek 20 ikertzaile ditu; erreferentzia gisa soilik 2021. urtea hartzen den horretan, berriz, aurreko 20 ikertzaileetatik 17k errepikatzen dute, eta 12 ikertzaile gehitzen dira.

zoom UPNA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegia.

Hauek dira ikerketa-karrera osoa kontuan hartuta zerrendan sartu diren NUPeko 20 ikertzaileak (alfabetikoki ordenatuta), beren jakintza-arloa zein den eta, atxikipenik izanez gero, zer ikerketa-institutuko kide diren adierazita: Francisco Javier Arregui San Martín (Teknologia Elektronikoa, ISC Institutua), Miguel Beruete Díaz (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak, ISC Institutua), Juan Antonio Blanco Vaca (Ekologia, IMAB Institutua), Humberto Bustince Sola (Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala, ISC Institutua), Alfonso Carlosena García (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak, ISC Institutua), Ignacio del Villar Fernández (Teknologia Elektronikoa, ISC Institutua), Roberto Ezcurra Orayen (Ekonomia Aplikatua, INARBE Institutua), Francisco Falcone Lanas (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak, ISC Institutua), Andoni Gil Bravo (Ingeniaritza Kimikoa, InaMat2 Institutua), Mikel Izquierdo Redín (Fisioterapia), Iñigo Lasa Uzcudun (Mikrobiologia), Alayn Loayssa Lara (Teknologia Elektronikoa, ISC Institutua), Manuel López-Amo Sainz (Teknologia Elektronikoa, ISC Institutua), Antonio López Martín (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak, ISC Institutua), Carmelo Luis Pérez (Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza), Luis Marroyo Palomo (Ingeniaritza Elektrikoa, ISC Institutua), Ignacio R. Matías Maestro (Teknologia Elektronikoa, ISC Institutua), Robinson Ramírez Vélez (Fisioterapia), Pablo Sanchis Gúrpide (Ingeniaritza Elektrikoa, ISC Institutua) eta Antonio Urbina Yeregui (Fisika Aplikatua, InaMat2 Institutua).

Denborazko erreferentzia soilik 2021. urtea denean, lehen aipatutakoetatik 17 ageri dira zerrendan, eta, horiez gain, beste 12 ikertzaile, hauek zehazki: Manuel Algarra González (Kimika Inorganikoa, InaMat2 Institutua), Javier Faulín Fajardo (Estatistika eta Ikerketa Operatiboa, ISC Institutua), Mikel Galar Idoate (Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala, ISC Institutua), Iñigo Liberal Olleta (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak, ISC Institutua), Jesús López Taberna (Ingeniaritza Elektrikoa, ISC Institutua), Asier Marzo Pérez (Lengoaia eta Sistema Informatikoak, ISC Institutua), María Medrano Echeverría (Gorputz eta Kirol Hezkuntza, ISFOOD Institutua), Jorge Poveda Arias (Landare Ekoizpena, IMAB Institutua), Carlos Ruiz Zamarreño (Teknologia Elektronikoa, ISC Institutua), Gonzaga Santesteban García (Landare Ekoizpena, IMAB Institutua), José Antonio Sanz Delgado (Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala, ISC Institutua) eta Alfredo Ursúa Rubio (Ingeniaritza Elektrikoa, ISC Institutua).
ldiz