Argazkigintza, idazmena, antzerkia edo irakurketa klubak dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak udazkeneko seihilekoko ikastaro kulturalen artean eskainiko dituen jardueretako batzuk. Irailetik abendura bitarte emanen dira, eta, 2022-2023 ikasturtean, hemezortzi proposamen daude guztira. Unibertsitateko komunitateko kideek irailaren 1etik aurrera egiten ahalko dute matrikula, eta unibertsitatetik kanpokoek eta A3U programako kideek, berriz, irailaren 16tik aurrera.
Hona hemen ikastaro irekiak eta horietako bakoitza emanen duen irakaslea: “Artea terapia gisara” (Fermín Alvira irakasleak emana), “Idazteko sormena pizteko tailerra” (erdi presentziala, Marisol Artica), “Argazkigintza, biografia eta sormena” (Blas Campos), “Sormenaren bidezko antzerkia: artez eta partez komunikatzea” (Josune Iglesias), “Ibilbideak ondare geologikotik barna” (Francisco Javier Sanz), “Zeinu hizkuntza” (Sofía de Esteban) eta “Jendaurrean hitz egitea” (Oscar Orzaiz).
Gainerako ikastaroak unibertsitateko komunitateko kideentzat dira, hauek hain zuzen ere: “Fanzine eta komiki tailerrak”, Antzerki Taldea, Iruñeko Orfeoiaren gazteen abesbatza, “Ikasi zientzia dibulgatzen”, Eztabaida Gela, Osasun Zientzien Fakultateko irakurketa kluba, “Liburu artean bidaiatuz” irakurketa kluba (bi formatutan: presentziala eta “on line”), Demokrazia Eskola, “Argazkigintza digitala Photoshop bidez” eta “Iruñeko Topaketak 1972-2022”. Ikastaroen prezioa 47 eta 103 euro bitartekoa da, arestian aipatutako ikasle motaren arabera, eta lau ikastaro mugatuak, aldiz, doakoak izanen dira. Gainera, “Ibilbideak ondare geologikotik barna” ikastaroko ateraldi bakoitzak 9 edo 17 euroko prezioa izanen du.