Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) zenbait diziplinatako 27 irakaslek dibulgazio zientifikoko 110 hitzaldi eman dituzte 2021-2022 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako (LH) 57 ikastetxetan. Jarduera hori Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak bultzatu du bere Kultura eta Kirol Unitatearen bidez, eta José Basilio Galván Herrera irakasleak koordinatu du (Ingeniaritza Sailekoa), ikasleei zientziaren eta teknologiaren inguruko gai asko ezagutzera emateko.
Ikastetxe gehienetan hitzaldi bat edo bi eman ziren. Hitzaldi gehien programatu zituen ikastetxea Liceo Monjardín izan zen, 5 hitzaldi antolatu baitzituen, eta, ikastetxe hauek, berriz, 4 hitzaldi programatu zituzten: La Paz (Cintruénigo), Toki Ona (Bera), Tierra Estella, Reyno de Navarra (Azagra), Benjamín de Tudela eta Askatasuna (Burlata).
Hitzaldiak ikastetxeetan bertan ematen dira, eta Batxilergoko edo Lanbide Heziketako ikasleentzat daude prestatuak. Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen dira, zortzi multzotan banatuak: Naturaren Zientziak, Fisika eta Teknologia, Matematika, Kimika, Ekonomia, Gizarte Zientziak, Zientzia Juridikoak eta Hizkuntzalaritza.
Aurtengo edizioan parte hartu duten 57 ikastetxeetatik, 37 Iruñean eta Iruñerrian daude: Askatasuna BHI, Biurdana BHI, Agroforestal II, Donapea IIP, Nafarroako Eskola Sanitarioa (ETNA), Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa (ESTNA), Atarrabiako Nekazaritzako eta Basogintzako BHI, Barañaingo Alaitz BHI, Burlatako Askatasuna BHI, Barañain BHI, Biurdana BHI, Caro Baroja BHI, Cizur BHI, Eunate BHI, Ibaialde BHI, Iturrama BHI, JC Baroja BHI, Medillorri BHI, Padre Moret-Irubide BHI, Plaza de la Cruz BHI, Sarriguren BHI, Torre Basoko BHI, Zizur BHI, Nekazaritzako eta Basogintzako Institutua, Zizur Nagusia BHI, Donapea Institutua, Plaza de la Cruz Institutua, Salesianos Institutua, Iturrama Institutua, Liceo Monjardín, Navarro Villoslada, Paz de Ziganda, San Cernin eta Pedro Atarrabia.
20 ikastetxe Nafarroako beste toki batzuetakoak dira: Iñigo Aritza Ikastola (Altsasu), Tafalla IIP, Tafallako Lanbide Eskola, Alhama BHI (Corella), Altsasu BHI, Benjamín de Tudela BHI, Leitza Amazabal BHI, Lekaroz BHI, Marqués de Villena BHI (Martzilla), Pablo Sarasate BHI (Lodosa), Reyno de Navarra BHI (Azagra), Ribera del Arga BHI (Azkoien), Tierra Estella BHI, Toki Ona BHI (Bera), Valle del Ebro BHI (Tutera), La Paz DBHI (Cintruénigo), Tafallako Lanbide Institutua, Tafallako Institutua, Leitza Amazabal Institutua eta San Adrian.
NUPeko programa hau 2005-2006 ikasturtean sortu zenetik, 69 irakaslek 2.100 hitzaldi baino gehiago eman dituzte 70 ikastetxetan, eta 40.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte.
Hitzaldien gaiak
Ikastetxean bertan egiten dira hitzaldiak, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei daude zuzenduak, eta Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak abiarazi eta José Basilio Galván Herrera Ingeniaritza Saileko irakasleak koordinatu ditu. Eskatzaileek 60 gai dituzte aukeratzeko, zazpi multzotan banatuak: Natura Zientziak (21 hitzaldi), Fisika eta Teknologia (24), Matematika (6), Kimika (2), Ekonomia (3), Gizarte Zientziak (3) eta Hizkuntzalaritza (1).
Hauek dira ziklo honetako hitzaldien izenburuetako batzuk: “Gure elikaduraren bidez mundua aldatzen”, “Birusak, bakterioak eta epidemiak: iragana, oraina eta geroa”, “Zer jan, hura izan: iraultza berdetik agroekologiara”, “Nola ikusten den zure etxea satelite batetik”, “Zergatik hazten dira zuhaitzak?”, “Klima aldaketaren kontu horrek ba al du zerikusirik nirekin?”, “Genetika publizitatean: ez naute engainatuko”, “Konektatutako mundu bat”, “Hara!, zulo beltz batean erori naiz. Hau zoritxarra!”, “Big Banga”, “Grabitazio uhinak. Leku-denboraren «astindutxoak»”, “Kriptografia: isileko gako eta mezuak”, “Zinema eta Matematika hizpide”, “Finantza-krisia eta kapitalaren merkatuak”, “Adimen artifiziala”, “Lebitazioa eta zientzia fikzioaren beste teknologia batzuk” eta “Edozeinek ikas dezake hizkuntza bat? Sinesmena vs Zientzia”, besteak beste.