“Emakume zientzialaria izan nahi dut” lehiaketako A modalitateko lanik hoberenaren lehenbiziko saria (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetakoa) “Entrevista con Margarita Salas” izeneko lanari eman diote, zeina Cintruénigoko Otero de Navascués HLHIPko honako ikasle hauek aurkeztu baitute: Luca Martín Bea, Nuria Cobo Soriano, Ana Buñuel Alvero, Alejandro Aliaga Garbayo, Douaá Oum el Kheir Hassoun eta Yasmin Hasnaoui Siriki. B modalitatekoa (Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoa), berriz, “Scratch project” izeneko lanak lortu du, Iruñeko San Juan de la Cadena ikastetxe publikoko honako ikasle hauek aurkeztutakoak: Mikel De Paz De Biurrun, Alejandro Durán Ancín eta Keydan John Harold Mugarra. Bi taldeei tableta bana, ikastetxerako liburu sorta bana eta Unibertsitatearen promozio materiala eman diete sari gisa.


A modalitateko lehenbiziko sariaren irabazleak: Luca Martín Bea, Nuria Cobo Soriano, Ana Buñuel Alvero, Alejandro Aliaga Garbayo, Douaá Oum el Kheir Hassoun eta Yasmin Hasnaoui Siriki, Otero de Navascués HLHIPko ikasleak (Cintruénigo).
Gaur egin da sariak emateko ekitaldia, ekainak 10, ostirala, Green Weeks asteen esparruan, eta berrehun bat neska-mutiko elkartu dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gero, sariaren parte gisa, hiru tailer egin dituzte irabazleen ikasgeletako haurrek: “Molda zaitez informatikarekin”, “Molda zaitez mekanikarekin” eta “Molda zaitez energiarekin”.
Aurtengo edizioan, parte-hartzaileen errekorra hautsi da: guztira 91 lan aurkeztu dituzte 15 ikastetxetako ikasleek (35 A modalitatean eta 56 B modalitatean). Era askotako formatuetan aurkeztu dituzte lanak: bideoak, idazlanak, maketak, muralak, marrazkiak, mapa interaktiboak, “Genially” eta “kahoot” programekin egindakoak, bideojokoak eta poema bat.


B modalitateko lehenbiziko sariaren irabazleak: Mikel De Paz De Biurrun, Alejandro Durán Ancín eta Keydan John Harold Mugarra, San Juan de la Cadena ikastetxe publikokoak (Iruñea).
Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra eta Ikerketako Errektoreordetza arduratu dira “Emakume zientzialaria izan nahi dut” eskola-lehiaketa antolatzeaz eta deialdia egiteaz, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzarekin.
Bi accesit modalitate bakoitzean
Lehiaketaren deialdian ezarria dagoenez, kategoria bakoitzean bi accesit eman behar dira, eta ikastetxerako liburu sorta banarekin eta Unibertsitatearen promozio materialarekin saritu.
A modalitatean, “Acróstico” izeneko lanari eman diote lehenbiziko accesita, zeina Yasmine Begga Haoujji Pitillasko ikastetxe publikoko ikaslearena baita; bigarrena, aldiz, “Mujeres de la ciencia” Lakuntzako Herri Eskolako Maddi Lorente Nikuesa, Mikel Azpiroz Razkin, Jon Salinas Andueza, Enara Areta Razkin, Mattin Lazkoz Etxebeste eta Marwa El Attaoui ikasleen lanari.
B modalitatean, “Informativo con científicas” izeneko lanak eskuratu du lehenbiziko accesita, Pitillasko HLHIPko honako ikasle hauek aurkeztu dutenak: Martín Bravo Sagardoy, Irene Izco Jiménez, Aixa Caballero García eta Ikram Hendaoui Chiguer.
Bigarren accesita, berriz, “Yo también quiero ser científica” izeneko lanak, Lizarra Ikastolako honako ikasle hauek aurkeztutakoak: Inés Albizu Labrisca, Lorea Ansorena Pascual, Nahikari Barrena Torrado, Iria Estevez Cía, Nahia Monterrubio Díaz eta Jare San Martín Molina.