Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zuzenbideko Graduko ikasle batzuek, hots, África Betelu Mendivilek, Lucía Arnedo Suescunek, Lourdes Bisbal Goicoecheak eta Ariadna Guinea Martínez de Iturratek, sormenezko kanpaina bat aurkeztu dute berriki Unibertsitatean. Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Mandataritzak (ACNUR) Espainian duen batzordearen proiektu baten barrenean prestatu zuten kanpaina Nafarroako Gobernuaren finantzaketarekin; honako proiektu honetan hain zuzen: “UNIRefugees: unibertsitateko herritar aktiboak sustatzearen alde: errefuxiatuekiko eta 2030 Agendarekiko konpromiso irmo baterantz”.

zoom ACNUR-UNHCR erakundeko kideak eta NUPeko Zuzenbideko ikasleak, proiektua aurkeztu dutenak. Ezkerretik eskuinera: Felipe Nitsche Villalobos (ACNUR-UNHCRko Espainiako Batzordeko ordezkari eta Intzidentzia proiektuaren koordinatzailea); Jorge Castañeda Pastor, aldaketa sozialerako eta herritarren hezkuntzarako komunikazioko aditua; eta África Betelu Mendivil, Lucía Arnedo Suescun, Lourdes Bisbal Goicoechea eta Ariadna Guinea Martínez de Iturrate ikasleak.

ACNUR-UNHCR erakundeko kideak eta NUPeko Zuzenbideko ikasleak, proiektua aurkeztu dutenak. Ezkerretik eskuinera: Felipe Nitsche Villalobos (ACNUR-UNHCRko Espainiako Batzordeko ordezkari eta Intzidentzia proiektuaren koordinatzailea); Jorge Castañeda Pastor, aldaketa sozialerako eta herritarren hezkuntzarako komunikazioko aditua; eta África Betelu Mendivil, Lucía Arnedo Suescun, Lourdes Bisbal Goicoechea eta Ariadna Guinea Martínez de Iturrate ikasleak.

Proiektuan, unibertsitateko ikasleen aktibismoa bultzatzeko eta elkartasunerako sormenezko kanpainak diseinatzeko tailerrak antolatu zituzten NUPeko ikasleentzat, eta Jorge Castañeda komunikazio sozialeko adituak eta Felipe Nitsche ACNUR-UNHCRek Nafarroan duen ordezkaritzaren proiektu-koordinatzaileak eman zituzten. Hain zuzen, tailer horien lehenbiziko edizioan erakutsi zuten NUPeko ikasleek egindako kanpaina, maiatzean. Orain, bigarren edizioa ari dira egiten, non beste ikasle talde batek ere hartzen baitu parte. Ekainaren 16an aurkeztuko dituzte bigarren edizioko proiektuak.

Ikasleek egindako kanpainei ACNUR-UNHCRen Espainiako Batzordeko zuzendariak sinatutako diploma bat ematen diete, baita kanpainak gauzatzeko dirulaguntza bat ere. Programa zabalago batean sartua dago proiektua, non sei unibertsitatek baino gehiagok hartzen duten parte. 2030 Agendaren erronka globalak ditu ardatz programak, eta Espainian haien berri ematen ari da ACNURen Espainiako Batzordea.

“Jendea salbatu" izeneko proiektua

NUPeko ikasleen kanpainak “Nisi populus” du izena, hau da, “jendea salbatu” latinez. Ikerketa sozial bat da kanpainaren muina: migratzaile eta errefuxiatuek nolako ahultasunei eta giza eskubideen urraketei aurre egin behar dieten aztertu zuten, eta NUPeko ikasleen egoerarekin alderatu, hau da, ikasleei galdetu zieten ea inoiz bizitu, sentitu edo sumatu ote zuten halako egoerarik. Besteak beste, sexu-jazarpenari, emakumeen diskriminazioari eta klima-aldaketari buruzko galderak egin zituzten. Azkenik, 125 ikasleri egindako inkesta horren emaitzak poster batean eta soinu formatuan jaso zituzten.