Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antzerki Taldeak bi antzezlan estreinatuko ditu asteartean, maiatzak 10: “Teatro de creación” eta “Sexo, drogas y rock and roll”. Lehenbizikoa, Josune Iglesias zuzendari duena, Ikasgelategiko 312. ikasgelan emanen dute, 18:00etan eta 19:30etan; bigarrena, berriz, Jaione Urtasun eta Xabi Flamarique zuzendari dituenak, Iruñeko Gazteen Etxean, 19:30ean.

zoom “Teatro de creación” antzezlaneko eszena baten entsegua egiten.

“Teatro de creación” antzezlaneko eszena baten entsegua egiten.

“Teatro de creación” muntaketa-prozesu bat da, eta haren abiapuntua ez da dramaturgo edo zuzendari batek idatzitako testua. Aitzitik, antzerki taldeko kide guztiek parte hartzen dute landu nahi dituzten gaien hautaketan, haien analisian, antzezlana taularatzeko tekniken hautaketan, interpretazioan eta zuzendaritzan.

NUPeko Antzerki Taldeak lau eszena aurkeztuko ditu muntaketa horretan: “Alma y vida”, non narrazioa testurik gabe, gorputz adierazpenaren bidez egiten baita; “Erotic Disney”, taldeko kide guztien artean idatzia; “Lo que sin decir digo”, egile baten testuan oinarrituz taularatze librea duena; eta “El mentidero”, egile baten testuaren berridazketa oinarri duena.

Óscar Orzaiz NUPeko Antzerki Taldearen zuzendariak dioenez, “sormenaren bidezko antzerkian, garrantzitsuena prozesua da, ez emaitza: taldean lan egitea, antzezleen adierazteko gaitasunak hobetzea, ikuspegi kultural, sozial eta pertsonalak zabaltzea eta abar”.

NUPeko emanaldiez gain, maiatzaren 13an ere (ostirala) ikusten ahalko da antzezlan hori, Iruñeko Gazteen Etxean. Hauek dira antzezleak: Aarón Galar, Adriana Echaide, Irati Díaz, Itziar Resano, Jana Prat Aridaca, Natalia Zúñiga, Paula Carolina Lozano Duarte, Rubén Aguillo eta Súnil Quintero Hernández.

SDR

“Sexo, drogas y rock and roll” (SDR) obra Iruñeko Gazteen Etxean estreinatuko dute, baina emanaldi hauek ere eginen dituzte: maiatzaren 12an, osteguna, 19:30ean, Sarioko atarian (NUP), eta maiatzaren 14an, larunbata, 20:00etan, Noaingo Kultur Etxean.

zoom SDR antzezlaneko aktoreak entseguan.

SDR antzezlaneko aktoreak entseguan.

Antzezlanaren sinopsiak honakoa hau dio: “Gazteak gara, eta dena probatu nahi dugu. Dena? Zer dakigu sexuaz, drogez edo musikaz? Informazioaren belaunaldia da denetan desinformatuena. Bizioa, ordea, hor izanen dugu beti. Biziorik gabe ezin dut bizi, biziorik gabe ez dut deus ere nahi. Zure etxean, zure ohean. Bizioa, bizioa”.

Honako hauek dira antzezleak: Álvaro Téllez, Ane Bienzobas, Carmen Rubio, Marta Moreno, Marta Remírez, Massil Allache, Saioa González, Leire Lafuente, Rob Verdugo eta Diego Alejandro Andreu; eta Jaione Urtasun eta Xabi Flamarique zuzendariak.